Gaur 30 urte betetzen dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Donostiako Bagera euskara elkartea izan zen lehen pauso hura eman zuena, eta sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagunekin hasi zena, iaz, 7.200 partaide izan zituen.
Donostian jaio zen mugimendua, horrexegatik dauka esanahi berezia gaurko festa hiri berean egiteak. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutuko dute mintzodromo digitalari, Mintzaneti esker. Estatu Batuak, Frantzia, Mexiko, Irlanda, Argentina, Uruguay, Txile,
Espainia eta Erresuma Batuko partaideak egongo dira, azaldu digu Gipuzkoako Kale Nagusian Maite Agirrek, topaguneko kidea eta mintzapraktikako koordinatzailea denak. Agirre, Aitziber Gurutzeagarekin batera, Donostiako Bagera elkarteko Mintzalagun egitasmoko arduradunarekin batera laburbildu dizkigu egunean zehar egongo diren ekintzak.
Joan han duten pertsonek jakin dezate, bi autobus antolatu dira interesatuek har ditzaten:
- Algorta-Erandio-Bilbo-Derio-Iurreta-Eibar-Elgoibar-Donostia.
- Izarra,Murgia-Gasteiz-Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Soraluze- Donostia.