Buscar
Cultura

Sonia Estévezek ‘Malkoak’ film labur berria aurkeztuko du

Gasteizko zuzendariaren proposamen berriaren doako aurkezpena egingo du Vital Fundazioak
Malkoak film laburraren irudia
Malkoak film laburraren irudia

Malkoak film laburra 19:30ean aurkeztuko da Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba). Sonia Estévez filmaren zuzendari, produktore eta animatzaileak berak jakinaraziko du bere azken proiektua sarrera libreko deialdi batean, edukiera bete arte eta bost urtetik gorako pertsonentzat.

Malkoak lana negar egitearen defentsa da, gasteiztarraren esanetan. Izan ere, "bost minutu eta erdiko film labur honen tagline-a bera horixe da: Malko guztiek on egiten didate. Kontua da, negarrari lotutako ikuspegi negatiboa zalantzan jartzen dela artea, entretenimendua eta aldarrikapena uztartzen dituen obra pedagogiko horren bidez. Horiek dira, hain zuzen ere, Tik Tak Film Studio ekoiztetxe independentearen zigilua definitzen duten ezaugarriak. Horren erakusgarri da bere aurreko proiektua, Txotxongiloa, nazioarteko hainbat sari jaso dituen film labur feminista", azaldu dute ekitaldiaren antolatzaileek.

Istorio hunkigarri honen hizkuntza euskara da eta erabiltzen duen testu urria gaztelaniaz azpititulatuta dago. Horrela, "film laburra ikusteaz gain, hitzordura joaten direnentzat gordetako ezustekoren baten eskutik gozatzeko aukera ere izango da aurkezpenean. Beraz, negarra askoz ikuspegi originalago eta suspergarriagotik deskubritzera gonbidatzen zaituztegu”, nabarmendu dute filmaren arduradunek.

Malkoak lanaren musikak Koldo Uriarte arabar konpositorearen notak daramatza. Jantzien diseinua, berriz, Maddalen Agirre Loinazek egin du, eta gidoia egin duten Arantza Cordero, Javi Fernandez Landaluce eta Sonia Estévez bera batu behar dira taldera. Tik Tak-en azken lanetan ohikoa denez, Yohanna Baena-k argazki zuzendaritza hartu bere gain berriro ere.

2023-02-16T19:24:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo