Heldu da garaia, Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zinemagileen Itoiz. Udako sesioak dokumentala zine aretoetara iritsiko da Atera Films ekoiztetxearen eskutik. Espainiar estatuko hiriburu nahikotxotan, Euskal Herriko aretoetan zein Frantziako zenbait tokitan ere egongo da 1988an bere ibilbidea eten zuen Itoiz musika taldeari buruzko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera. Juan Carlos Perez musika taldeko kidearen eskutik, taldearen inguruko bidaia emozional batez gozatzeko beta eskainiko diote ikus-entzuleari urtarrilaren 24tik aurrera. Zinemagileek herritarrak zinemara joatera animatu, eta, hori lehenengo astean egitea “interesgarria” litzatekeela azpimarratu dute, “dokumentalena oso plaza zaila” dela kontuan hartuta, “oso garrantzitsua” delako beraientzat lehenengo aste hori. Lanari buruzko nondik norakoak kontatu dizkigute hiru zinemagileek.
‘Itoiz. Udako sesioak’ lanaz gozatu ahalko dute aurki herritarrak. Nola sortu zen dokumentala egitearen ideia?
Larraitz Zuazo:Hau hasi zen oso desio pertsonal eta emozional batetik. Nire etxean, beste etxe askotan bezala, Itoiz asko entzun izan da. Eta beno, bada, ni izan naiz 80. hamarkadan jaio den zale bat eta inoiz taldea zuzenean ikusi ez duena. Hala, momentu batean, Juan Carlos [Itoiz musika taldeko kidea] ezagutzeko aukera ikusi nuen, eta hor hasi zen nigan sortzen desio bat Itoizen inguruko zerbait egiteko. Dokumentalen mundutik nentorrenez, dokumental bat egiteko gogoa neukan. Baina, lehenengo proiektu bat bakarrik egin ezin denez, edo ez nuenez bakarrik egin nahi, aurretik ezagutzen nituen Doxa ekoiztetxeko Ainhoa eta Zuriñerengana joan nintzen azaltzera esku artean neukana. Juan Carlosekin jadanik pare bat aldiz egonda nengoen eta ikusten nuen bazegoela aukera bat bere partetik ere zerbaitetan lanean hasteko.
Zuri Goikoetxea: Larraitz guregana etorri zenean, iruditu zitzaigun elementu oso interesgarria zeukala lanean hasteko. Alde batetik, taldeak jotzeari utzi zion momentu onenean zeudenean, 1988an, eta hortik aurrera ez zuten ezer gehiago egin; ez elkartu, ez hitz egin… Juan Carlosek beti esaten du beraien letretan dagoela informazio guztia. Beraz, batetik, elementu oso zinematografikoa iruditu zitzaigun horrelako talde baten istorioa kontatzea; eta, bestetik, ikerketa lanean hasi ginenean, konturatu ginen ez zegoela lehenengo urteetako ezer: ez zegoen soinu-artxiborik, ez irudirik... horrekin batera, kristoren erronka ere iruditu zitzaigun; alegia, nola kontatu historia bat irudirik ez daukana? Aipatutako guztiaz gain, bazegoen elementu emozional bat ere. Nire kasuan, esaterako, debatarra naiz eta talde hau Mutrikun sortu zen, ondoko herriko talde bat zen. Herrian beti entzun izan da Itoiz, eta iruditzen zitzaidan oso interesgarria zela horrelako dokumental batean sartzea.
Ainhoa Andraka: Oso diskurtso ikasia zuten, eta oso argi zuten Itoiz nolakoa izan zen, eta ez zegoen beste zer kontatu. Hori zen pixka bat zuten ideia; orduan, bai bilatu genuen modu bat biziagoa izango zena film bat egiteko eta Juan Carlosekin eta besteekin batera bilaketa egiteko. Baina, batez ere, Juan Carlosekin batera, gutxien kontatu denari buruz, hastapenei buruz, guztiaren jatorrira jotzeari buruz, eta, agian, gutxiago hitz egin diren gauzei buruz; alegia, berak lan egiteko gogo zuenari buruz. Horrela hasi ginen.
Zein izan zen Juan Carlosen erantzuna ideia hau helarazi zenionean?
L.Z.: Urte asko pasatu dira, eta bilakaera handia egon da horretan ere. Hasieran, ni Juan Carlosekin hasi nintzen bilerak egiten. Eta beti esaten zuen: “Itoizek esan behar zuen guztia gure letretan dago, eta ez daukagu ezer berririk esateko. Ni utzi bakean, egin nahi duzuena, baina egongo ez bagina bezala”. Beraz, hasieran bere erantzunak izaten ziren apur bat ihes egin nahian inplikaziotik. Baina bai, gauza asko gertatu ziren aldi berean; horien artean, artxibo bilaketa sakon batekin hasi ginela, gauza gutxi geneuzkalako. Hor, besteak beste, zinta bat agertu zen, Udako sesioak izena zuena, gerora, pelikulari titulua eman diona. Horretan, hala nola, beranduago oso ezagun bilakatu diren Itoizen abesti batzuk sumatzen dira. Zinta horrek, eta bestelako aurkikuntzek, piztu zituzten Juan Carlosengan baztertuta zeuzkan gogoak atzera begiratzeko, eta, gainera, ikusten zuen izugarrizko talentua dagoela berak gazte-gaztetan egiten zuen horretan.
Hasieran ez zeneukaten gauza handirik, nondik tira egiteko. Zer baliatu duzue, hortaz, dokumentala aurrera eraman ahal izateko?
Z.G.: Filman hiru lengoaia erabili ditugu: batetik, aurkitu dugun artxiboa dugu; bestetik, fikzioa daukagu, eta errealismo magikoak deitzen diogun geruza bat, eta, azkenik, orainean daukagu Juan Carlos, aurkitu ditugun zinta eta kasete guzti horiek entzuten Urdulizko Tio Peteko estudioan. Eta pieza guzti horiek emozionalki jorratzeko, denbora nahiko izan dugu. Izan ere, fikzioaren kasuan, adibidez, hala egin genuen: taldekide guztiekin eta orduan zeegoen jende guztiarekin elkarrizketa sakonak egiten hasi ginen, eta hor konturatu ginen bakoitzak kontakizun bat zeukala, baina oso ikasia, bata bestearen nahiko berdina. Orduan, kontakizun hori apurtzeko edo beste zeozer bilatzeko, pentsatzen hasi ginen hiruron artean. Hala, egin genuena zera izan zen: Juan Carlos estudio honetan zegoela, taldekide bakoitza etortzen zen estudiora; Juan Carlosek, baina, ez zekien zein zetorren, ezta taldekide horrek zer galdetuko zuen (galdetegi bana zuten). Joko hori planteatu genuen ikasitako kontakizun hori apurtzeko, eta inprobisazioz egiteko. Hori horrela, guk egin genuena da eszenaratze bat sortzea. Guk momentu emozional bat sortu genuen, beraien arteko espazio bat, eta hor sortu zena gugandik pixka bat kanpo ere geratu zen; gure eskuetatik ere atera egin zen, eta gu ere harritu gintuen. Hori da errealismo magiko bat. Eta filman ere hala ikusten da; ez dakizu errealitatea edo fikzioa den.
A.A.: Juan Carlosen iraganari buruzko berrikuspenean modu emozionalean laguntzea bezala izan da, azken finean, hainbeste denboran ezkutuan egon den artxibo hori guztia ezagutarazten da. Absentziaren gaiaz gain, oroitzapenaren gaiari ere heldu diogu, oroitzapena oso subjektiboa delako, eta nork bere erara gogoratzen dituelako bizitakoak. Hala, subjektibotasuna eta emozioa besarkatzen ditugu, modu poliedriko batean, une kronologiko horretan gertatzen ari zena irudikatzeko.
Errealitatea eta fikzioa uztartuta, iraganera salto egingo dugu ikus-entzuleak, baina modu berean, Itoiz bizi bat ere ikusi ahalko du.
L.Z.: Itoiz oso presente dago pelikula guztian, baina horrez gain, aukera dago hain ezaguna ez den Itoiz bat ikusteko ere. Eta nik uste dut hori oso puntu aberasgarria dela pelikularentzat; guztiok ezagutzen ditugun kantuetatik aparte, askoz ezezagunagoa den Itoiz bat ezagutuko duelako ikusleak. Bilaketa lanean, artxibo bisualez gain, bestelako artxiboa ere aurkitu genuen eta argitaratu gabeko abestiak ere entzuten dira. Horregatik, uste dugu oso bizirik dagoela dokumentala, zabaldu egiten duelako oraindik pixka bat gehiago Itoiz izan zena abesti ezezagun horiekin.
Gauza berriak ekarri ahal dizkio, beraz, bai Itoiz aurretik ezagutzen zuenari, bai ezagutzen ez zuenari.
Z.G.: Pelikulak elementu bat du, eta da belaunaldiartekoa dela; alegia, 50 edo 60 urteko jendeak, taldea bizi eta zuzenean ikusi izan duenak, ilusio handiz uste dugu hartu duela filma, baina baita gazte jendeak ere: jendea etortzen zaigu esanez 20 urterekin entzuten dutela Itoiz. Eta momentu hori fikzioetan ikusten da: talde gaztetxo bat kristoren ilusioarekin rock talde bat sortzen herri txiki batean. Uste dugu horrek konektatu egiten duela baita 15-20 urteko jendearekin ere. Elementu asko dauzka filmak, bai zalearekin, bai zalea ez denarekin, bai jende gaztearekin eta ez hain gaztearekin… konektatzeko.
Datorren astean zinema aretoetara eramango duzue zuen lana. Nola zaudete?
A.A.: Azkenean oso prozesu luzea da, une desberdin asko egon dira; beraz, hutsune puntu bat badago, bai, amaitzen ari delako, baina badago puntu bat ere non filmak bere bidea egin dezan nahi dugun: jendeak ikus dezan, nola hartzen duen jakin dezagun… Ilusio handia daukagu askatzeko eta bakarrik ibil dadin ikusteko. Orain arte zaindu eta babestu egin dugu, eta iritsi nahi genuen lekuraino iritsi gara.
Z.G.: Horrez gain, poztasun handiarekin ere bagaude, ze proiektu honen atzean jende pila batek egin du lan, kristoren taldea eduki dugu eta oso babestuta sentitzen gara. Orain, indar horrekin, zinema aretoetara kristoren ilusioarekin joango gara, eta ea nola hartzen duen filma jendeak eta zer iruditzen zaion. Kuriositate horrekin gaude.
L.Z.: Oso pozik gaude bai, eta ildo beretik, esango nuke ni beti nagoela oso eskertuta, eskertuta taldekideei, lantaldeari, familiei… izan ere, prozesu luzeak dira eta jasan egin behar izan gaituzte. Aldentze asko ere ekartzen duelako horrelako proiektu batek.
============03(Or) Capitular (9334691)============
HELDU da garaia, Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zinemagileen Itoiz. Udako sesioak dokumentala zine aretoetara iritsiko da Atera Films ekoiztetxearen eskutik. Espainiar estatuko hiriburu nahikotxotan, Euskal Herriko aretoetan zein Frantziako zenbait tokitan ere egongo da 1988an bere ibilbidea eten zuen Itoiz musika taldeari buruzko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera. Juan Carlos Perez musika taldeko kidearen eskutik, taldearen inguruko bidaia emozional batez gozatzeko beta eskainiko diote ikus-entzuleari urtarrilaren 24tik aurrera. Zinemagileek herritarrak zinemara joatera animatu, eta, hori lehenengo astean egitea “interesgarria” litzatekeela azpimarratu dute, “dokumentalena oso plaza zaila” dela kontuan hartuta, “oso garrantzitsua” delako beraientzat lehenengo aste hori. Lanari buruzko nondik norakoak kontatu dizkigute hiru zinemagileek.
‘Itoiz. Udako sesioak’ lanaz gozatu ahalko dute aurki herritarrak. Nola sortu zen dokumentala egitearen ideia?
Larraitz Zuazo: Hau hasi zen oso desio pertsonal eta emozional batetik. Nire etxean, beste etxe askotan bezala, Itoiz asko entzun izan da. Eta beno, bada, ni izan naiz 80. hamarkadan jaio den zale bat eta inoiz taldea zuzenean ikusi ez duena. Hala, momentu batean, Juan Carlos [Itoiz musika taldeko kidea] ezagutzeko aukera ikusi nuen, eta hor hasi zen nigan sortzen desio bat Itoizen inguruko zerbait egiteko. Dokumentalen mundutik nentorrenez, dokumental bat egiteko gogoa neukan. Baina, lehenengo proiektu bat bakarrik egin ezin denez, edo ez nuenez bakarrik egin nahi, aurretik ezagutzen nituen Doxa ekoiztetxeko Ainhoa eta Zuriñerengana joan nin-tzen azaltzera esku artean neukana. Juan Carlosekin jadanik pare bat aldiz egonda nengoen eta ikusten nuen bazegoela aukera bat bere partetik ere zerbaitetan lanean hasteko.
Zuri Goikoetxea: Larraitz guregana etorri zenean, iruditu zitzaigun elementu oso interesgarria zeukala lanean hasteko. Alde batetik, taldeak jotzeari utzi zion momentu onenean zeudenean, 1988an, eta hortik aurrera ez zuten ezer gehiago egin; ez elkartu, ez hitz egin… Juan Carlosek beti esaten du beraien letretan dagoela informazio guztia. Beraz, batetik, elementu oso zinematografikoa iruditu zitzaigun horrelako talde baten istorioa kontatzea; eta, bestetik, ikerketa lanean hasi ginenean, konturatu ginen ez zegoela lehenengo urteetako ezer: ez zegoen soinu-artxiborik, ez irudirik... horrekin batera, kristoren erronka ere iruditu zitzaigun; alegia, nola kontatu historia bat irudirik ez daukana? Aipatutako guztiaz gain, bazegoen elementu emozional bat ere. Nire kasuan, esaterako, debatarra naiz eta talde hau Mutrikun sortu zen, ondoko herriko talde bat zen. Herrian beti entzun izan da Itoiz, eta iruditzen zitzaidan oso interesgarria zela horrelako dokumental batean sartzea.
Ainhoa Andraka: Oso diskurtso ikasia zuten, eta oso argi zuten Itoiz nolakoa izan zen, eta ez zegoen beste zer kontatu. Hori zen pixka bat zuten ideia; orduan, bai bilatu genuen modu bat biziagoa izango zena film bat egiteko eta Juan Carlosekin eta besteekin batera bilaketa egiteko. Baina, batez ere, Juan Carlosekin batera, gutxien kontatu denari buruz, hastapenei buruz, guztiaren jatorrira jotzeari buruz, eta, agian, gutxiago hitz egin diren gauzei buruz; alegia, berak lan egiteko gogo zuenari buruz. Horrela hasi ginen.
Zein izan zen Juan Carlosen erantzuna ideia hau helarazi zenionean?
L.Z.: Urte asko pasatu dira, eta bilakaera handia egon da horretan ere. Hasieran, ni Juan Carlosekin hasi nintzen bilerak egiten. Eta beti esaten zuen: “Itoizek esan behar zuen guztia gure letretan dago, eta ez daukagu ezer berririk esateko. Ni utzi bakean, egin nahi duzuena, baina egongo ez bagina bezala”. Beraz, hasieran bere erantzunak izaten ziren apur bat ihes egin nahian inplikaziotik. Baina bai, gauza asko gertatu ziren aldi berean; horien artean, artxibo bilaketa sakon batekin hasi ginela, gauza gutxi geneuzkalako. Hor, besteak beste, zinta bat agertu zen, Udako sesioak izena zuena, gerora, pelikulari titulua eman diona. Horretan, hala nola, beranduago oso ezagun bilakatu diren Itoizen abesti batzuk sumatzen dira. Zinta horrek, eta bestelako aurkikuntzek, piztu zituzten Juan Carlosengan baztertuta zeuzkan gogoak atzera begiratzeko, eta, gainera, ikusten zuen izugarrizko talentua dagoela berak gazte-gaztetan egiten zuen horretan.
“ ”
Hasieran ez zeneukaten gauza handirik, nondik tira egiteko. Zer baliatu duzue, hortaz, dokumentala aurrera eraman ahal izateko?
Z.G.: Filman hiru lengoaia erabili ditugu: batetik, aurkitu dugun artxiboa dugu; bestetik, fikzioa daukagu, eta errealismo magikoak deitzen diogun geruza bat, eta, azkenik, orainean daukagu Juan Carlos, aurkitu ditugun zinta eta kasete guzti horiek entzuten Urdulizko Tio Peteko estudioan. Eta pieza guzti horiek emozionalki jorratzeko, denbora nahiko izan dugu. Izan ere, fikzioaren kasuan, adibidez, hala egin genuen: taldekide guztiekin eta orduan zeegoen jende guztiarekin elkarrizketa sakonak egiten hasi ginen, eta hor konturatu ginen bakoitzak kontakizun bat zeukala, baina oso ikasia, bata bestearen nahiko berdina. Orduan, kontakizun hori apurtzeko edo beste zeozer bilatzeko, pentsatzen hasi ginen hiruron artean. Hala, egin genuena zera izan zen: Juan Carlos estudio honetan zegoela, taldekide bakoitza etortzen zen estudiora; Juan Carlosek, baina, ez zekien zein zetorren, ezta taldekide horrek zer galdetuko zuen (galdetegi bana zuten). Joko hori planteatu genuen ikasitako kontakizun hori apurtzeko, eta inprobisazioz egiteko. Hori horrela, guk egin genuena da eszenaratze bat sortzea. Guk momentu emozional bat sortu genuen, beraien arteko espazio bat, eta hor sortu zena gugandik pixka bat kanpo ere geratu zen; gure eskuetatik ere atera egin zen, eta gu ere harritu gintuen. Hori da errealismo magiko bat. Eta filman ere hala ikusten da; ez dakizu errealitatea edo fikzioa den.
A.A.: Juan Carlosen iraganari buruzko berrikuspenean modu emozionalean laguntzea bezala izan da, azken finean, hainbeste denboran ezkutuan egon den artxibo hori guztia ezagutarazten da. Absentziaren gaiaz gain, oroitzapenaren gaiari ere heldu diogu, oroitzapena oso subjektiboa delako, eta nork bere erara gogoratzen dituelako bizitakoak. Hala, subjektibotasuna eta emozioa besarka-tzen ditugu, modu poliedriko batean, une kronologiko horretan gertatzen ari zena irudikatzeko.
Errealitatea eta fikzioa uztartuta, iraganera salto egingo dute ikus-entzuleek dokumentalaren bitartez; baina, modu berean, Itoiz bizi bat ere ikusi ahalko du.