Bizkaia

SURBISAk webgune berria du

Surbisaren webgunea

SURBISA bere webgunea berritu du eta orain informazioa irisgarriagoa izango da erabiltzaileen esperientzia hobetuz. Ivan Claderón, Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzeko zinegotzi eta SURBISAko presidenteak adierazi du orain informazioa irisgarriagoa izango dela erabiltzaileen esperientzia hobetuz. "Webgunea berritu dugu, bi helbururekin: batetik, irudi erakargarriagoa eta aktualagoa ematea; eta, bestetik, bere funtzionaltasunak hobetzea eta bilbotarrei berroneratzeko udal sozietatearen errealitatea hurbiltzea", azpimarratu du.

Bilboko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak berroneratzea sustatzen duen udal sozietateren webgunean atariko informazioa berrantolatu egin da, erabiltzaileek informazioa ahalik eta modu eraginkorrenean jaso eta aurkitu dezaten. Helburua da herritarrek SURBISAn egin beharreko izapideak erraztea, eta webgunea baliabide bizkorra, eraginkorra eta arina izatea eta haien beharrizanei erantzutea.

"Webgunea berritu dugu, bi helbururekin: batetik, irudi erakargarriagoa eta aktualagoa ematea; eta, bestetik, bere funtzionaltasunak hobetzea eta bilbotarrei berroneratzeko udal sozietatearen errealitatea hurbiltzea", azaldu du Ivan Calderón Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzeko zinegotzi eta SURBISAko presidenteak.

Webgune berrian, erabiltzaileek menu bat aurkituko dute, atal hauekin: SURBISAri buruzko informazio orokorra, sozietatea zer den, noiz jaio zen, zein den bere helburua, araudia, non dagoen, ordutegiak eta jasotako sariak. Gainera, PROGRAMAK izeneko atal bat ere egongo da, higiezinak berroneratzeko programei buruzko informazioarekin: Renove Bilbao Helduak-Mayores 2023; A+ Bilbao lerro berdea, eta Bilboko eraikinak eta etxebizitzak energiaren aldetik berroneratzeko Europako NEXT GENERATION funtsak. Menu nagusi horretan, JARDUERA-EREMUEI eta EGINDAKO OBREI buruzko informazioa ere egongo da.

Era berean, bilbotarrek beren proiektuak eta laguntzak kudeatzeko eta izapidetzeko beharrezko inprimakiak ezagutu eta deskargatu ahalko dituzte.

HIRI BERRONERATZEAREN SAILA ETA SURBISA

Hiri Berroneratzearen Sailak uria hobetzeko esku-hartze integrala sustatzen du; bereziki, egoera zaurgarrienean dauden auzoetakoa. Horren bidez, hiri-berroneratze integral, jasangarri eta inklusiborako prozesua bultzatu eta ahalbidetzen du, uriaren beraren, gizartearen eta ingurumenaren alorreko beharrizanei erantzuteko.

Horrek esan nahi du uria berroneratzeaz gain, beste gai batzuk ere lantzen dituela; hala nola, mugikortasuna, espazio publikoa, ekonomia suspertzea, gizarte-kohesioa, hezkuntza, kultura, enplegua eta abar.

Helburu hori lortzeko, Sailak SURBISA udal sozietatea dauka, Bilboko eraikinen, etxebizitzen eta lokalen jabeek egin beharreko berroneratzeak sustatzeko eta prozesu osoan zehar laguntza emateko.

21/02/2023