Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak bizia ematen dio Donostiako auzo honi 1922tik. Orduztik ehun urte pasa dira eta auzoan hainbat ekimen antolatu dituzte urtean zehar, baina berezienak eta sinbolikoenak igandean zehar izaten ari dira. Onda Vascan hala adierazi zigun Haritz Illarramendik, elkarteko lehendakariak.
Illarramendik azaldu egin zigun elkarteko filosofia zein zen eta zer nolako ekimenak egiten diren, kasu honetan, auzogiroa sustatzeko eta elkartasuna bermatzeko. Horiek horrela otxoteak aipatu zituen baita kirola ere. hain zuzen ere, ospakizun eguna den heinean otxoteetaz gozatzeko aukera izango da Añorgan eta, noski eskertzek aitortzek ere izango dute lekua igande honetan.