Buscar
Gipuzkoa

Sute bat sahiesten ikasi nahi duzu?

 Donostiako Udal Suhiltzaileen Parkean ate irekiak egingo dituzte larunbatean
parque de bomberos Donostia
Sute bat sahiesten ikasi nahi duzu?
Escuchar
00:51

Azken aldian suteekin zerikusia duten berriak nagusitu dira hedabideetan, Valentziakoa, Donostiako Parte Zaharrekoak eta Pasaiakoak, besteak beste. Halakoetan kezkak eta zalantzak ere nagusitzen dira eta, horrenbestez, egokia da jakitea nola erantzun behar zaion horrelako egoera bati. 

Horretarako une aproposa izango da martxoaren 9an, larunbatean, egingo diren ate irekiak. Donostiako Udal Suhiltzaileen Parkeak ateak irekiko ditu herritarrentzat suhiltzaileen zaindariaren eguna ospatzeko, San Joan Jainkoarena.

Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da eta ordu eta erdiko bi txandetan banatuko dira taldeak, edukiera bete arte. 10etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara.

Jardunaldian zehar, haur eta helduentzat, dibulgaziozko eta prebentziozko tailerrak egingo dira larrialdietan zer egin behar den azaltzeko, eta suhiltzaileen lanbidea eta eguneroko lana ezagutarazteko hainbat maniobra egingo dituzte. Baita simulakroak eta haurrentzako jolasak ere. Gipuzkoako Kale Nagusian horren gainean hitz egin dugu babes zibileko teknikaria den Ainhoa Aranarekin. Aranak aurreratu digu hiru eszenatoki irudikatiko dizutela: kotxe istripu bat, eraikin bateko sutea eta sukalde batekoa.

Kasu bakoitzaren eta sute bakoitzaren nolakotasuna ezberdina izan arren, babes zibileko teknikariak esan digu sute batean aurkitzen bagara, etxean, adibidez egin beharreko lehenego gauza, sutea lokalizatzea izango dela "gero ateak itxi, bertatik atera eta 112 zenbakira deitu behar da".

Hala ere, suhiltzaileen lana suak itzaltzetik haratago doan zerbait denez, jardunaldietan, profesioa hobeto ezagutzeko aukera izango dute Suhiltzaile parkera gerturatzen direnak.

Nola heldu Suhiltzaile Parkera?


Suhiltzaile Parkera ezin da kotxez sartu, beraz oinez edo autobusez Garberatik joatea gomendatzen da.

  • Oinezkoentzat, Otxoki pasealekutik, galtzadaren ezkerreko ertzetik jaitsita.
  • Eta autobusez Garbera kanpoko aparkalekutik.
    • Dbusen linea hauek Suhiltzaileen parketik gertu ditu geltokiak:
      • 9. Egia-Intx, irteera Boulevardetik eta Egia pasa ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
      • 29. Intx-Sur, irteera Boulevardetik eta Gros eta Ategorrieta pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
      • 33. Larratxo-Intx-Berio, Igaratik aterata Antiguo, Erdialdea eta Gros igaro ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
      • 33. Larratxo-Intx-Berio, Larratxotik, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
      • 24. Altza-Gros-Antiguo-Intx, Antiguatik Amara, Loiola eta Egia pasatu ondoren,Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
      • 27. Altza-Intx-Antiguo-Gros, Antiguatik Amara, Gros, Herrera, Alza eta Larratxo pasatu ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua
2024-03-05T13:32:07+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo