Donostiako historiaren pasarte garrantzitsua da Bretxako sutea eta Bergara Antzerki Musikalak, beste talde kultural batzuekin batera, jendarteari helarazi nahi die gertakaria orain arte egin ez den modu original eta artistiko baten bidez: formatu handiko zuzeneko musikal baten bidez, alegia.
Urte askotako lanak eramango du 'Bretxa 1813, Donostiako Sutea' oholtzara, hain zuzen ere Victoria Eugenia Antzokira. Gaurtik ostiralera arte egongo da ikusgai Donostian baina hainbestekoa izan da harrera, jada, sarrerak agortu direla.
Gipuzkoako Kale Nagusian Valen Moñuxekin hitz egiteko aukera izan dute, bera da zuzendarietako bat, eta esan digu oso pozik daudela estreinaldiarekin, bereziki, ikusita sarrera guztiak saldu direla. Hala ere, zuzendariak argitu digu Bergaran, Bergara Antzerki Musikalaren jatorrizko herrian, alegia, frontoian ere egingo dutela emanaldia martxoaren 4an eta horretarako, oraindik, geratzen direla sarrerak.
Lan taldean 15 aktore eta abeslari parte hartzen dute, 20 dantzari, 26 musikari, 12 haur koralari, 40 heldu koralari, 40 soldadu, daude eta eszenatokian Zine pantaila, 3D animazio errealistak eta Dekoratu erraldoiak ikusi ahalko dira.