Gaur zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki ekialdean; mendebaldeko zenbait lekutan ostarteak agertuko dira. Prezipitazio txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean eta ekialdean. Goizaldean elur-kota 500-600 metro inguruan egongo da, goizean igo eta egunaren bigarren partean 700-1000 metro inguruan egongo da. "Mendebal/iparmendebaldeko haize ahula ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta Araba hegoaldean", azaldu dute Euskal Metereologia Agentzia Euskalmetetik. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da Kantauri isurialdean, eta berdin jarraituko du eta gutxi igoko da gainerako tokietan. Izotz txikia egingo du barnealdean, Arabako zenbait lekutan ertaina, batez ere mendi inguruetan.
Bihar eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Hodeiak ostarteei gailenduko zaizkie, batez ere iparraldean. Han euri txikia egingo du, batez ere eguerditik aurrera eta ipar-ekialdean. Elur-kota 700-1000 metrora egongo da. Barnealdean ateri eutsiko dio orokorrean baina han izotza egingo du berriro. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin Ebro bailaran: "Prezipitazioa izango da, bereziki Kantauri isurialdean eta ekialdean, non zenbait lekutan prezipitazioa ertaina izan daitekeen. Elur-kota 700-1000 m inguruan egongo da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, eta maximoetan aldaketarik ez. Barnealdean izotz txikia egingo du, batez ere mendi inguruetan", azaldu dute Euskal Metereologia Agentzia Euskalmetetik.