Animaliak gustoko badituzue Cristina Enea Fundazioak antolatutako erakusketara gonbidatzen zaituztegu: The Wildlife Comedy. Lide Álvarezek bisitatu du lekua eta Eneko Calvo, erakusketaren arduradunarekin batera kontatu dizkugute argazkien berezitasunak. Izakiak protagonista izan zitezkeen uneak, keinuak eta jarrerak jasotzen dira, baina, orangutanak, hegaztiak edo igelak dira, besteak beste, protagonistak.
Gainera, enkante bat antolatuko dute jendeak argazkiengatik eskaintzak egin ditzaten eta diru hori Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkarteari eta Gunung Palung Orangutan Conservation Program Save Wild Orangutans elkarteari emango zaie.