Buscar
Gipuzkoa

TicketBai eta Goierriko Azoka erabiltzeko laguntzak

Lazkaoko Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko diru-laguntzak aurkeztu ditu
Noticias de Gipuzkoa
Noticias de Gipuzkoa

Beste urte batez, Lazkaoko Udalak aurkeztu ditu merkataritzari, osatalaritzari eta zerbitzuei bideratutako diru-laguntzak. Baina, aurten, laguntzen eskaintzak bi berrikuntza ditu: batetik, euskararen sustapenaren helburuarekin, TicketBai fakturazio sistema berrian aplikazioa euskaraz jar-tzeagatik laguntza, eta bestetik, digitalizazioaren sustapenaren helburuarekin, Goierriko Azoka plataforman parte hartzeagatik diru-laguntza.

Laguntza ekonomiko hauen helburua, Lazkaoko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatu eta laguntzea da. “Hainbat alorretan dihardugu lanean, oinarri izanik udal zerga zama txikitzea, alor ekonomiko hauetan euskara bultza-tzea, digitalizazioan sakontzea eta irisgarritasuna sustatzea. Gure hiri ekonomia garai berrietara egoki-tzen lagundu nahi dugu, beraien biziraupena bermatu modernizazioaren eta merkatu aukera berriak eskainiz, eta herriaren bizitasuna eta enplegu aukerak mantendu. Kate bat da guztia eta kontsumi-tzaileak, merkatari, ostalari zein profesionalak eta administrazioa inplikazioa behar dugu”, azaldu zuten udal ordezkariek.

TicketBai fakturazio sisteman euskarazko softwarea jartzeagatik 250 euro emango ditu Udalak, eta Goierriko Azoka bidez merkatura-tze digitalera bideratutako gastuaren %80 finantzatuko du, gehienez 160 euro.

Bi berrikuntzez gain, laguntza hauek ere eskaintzen dira 2022an: Irekitze berria izateagatik 500 euro; lokalak egokitzeagatik justifikatutako gastuen %20, betiere 1.250 euroko guztirako mugarekin; eta errotulazioaren euskaratzearengatik gastuaren %80, gehienez 500 euro.

Eskaera epealdia 2022ko abenduaren 30 artekoa izango da eta 2022ko urtarrilaren 1etik izandako gastuen laguntza eskatu ahal izango da.

2022-07-08T19:42:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo