Ninaiz5 izenarekin aurkezten da Iñaxi TikToken, bertan kirola, dantza eta ahotsak bikoizten ditu eta ongi pasatzen duen bitartean, Iñaki, haren semeren laguntzarekin, sare-sozialek eta kirolak adinik ez dutela aldarrikatzen du.
Urtarrilean hasi zen Iñaxik TikToken lehengo bideoak igotzen eta horietan pozik eta ali iksuten dugun arren, emakume indartsu honek egunero egiten die aurre oztopoei, ikusmen arazo larriak ditu baina poz handia ematen dio sarera igotako bideoak ikusteak, bestetik, bi aldakak hautsi zituen eta ongi mugitzea ez da erreza. Makuluarekin eskuan heldu da Onda Vascako estudioetara Gipuzkoako Kale Nagusian egin diogun elkarrizketarako prest, beste eskuan bere semearen, Iñakiren besoa zeukala.
Elkarrizketan zehar Iñaxi ezagutu ahal izan dugu, bera eta bere testuingurua. Errepresio beteriko mundu batean jaio zen emakumea eta orain sare-sozialak erabiltzen ditu haren mezua zabaltzeko: adinak ez ditu mugak jartzen.