Gipuzkoa

Tokiko erosketen garrantzia azpimarratzeko ekimena abian dago Antzuolan

Herriko komertzioetan erabiltzeko 10, 20 edo 100 euroko txartelak jasoko dituzte berezoek
Antzuolako Herriko plazako irudi bat.
Antzuolako Herriko plazako irudi bat. / A.D.

Herriko merkataritza sustatu eta tokiko erosketen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin, 'Herrixan erosi, herrixa bizi' ekimena dagoeneko martxan dago Antzuolan. “Martxoaren 9ra arte, zozketa txartel bana jasoko dute berezoek herriko dendetan egiten duten erosketa bakoitzeko, eta momentuan bertan jakingo dute saria irabazi duten ala ez”, azaldu dute Udaletik.

Martxoaren 11an zozketa egingo dute

Irabaziz gero, hamar eta hogei euroko sari txartela eskuratuko dute, berehala edo, beranduenez, martxoaren 31ra arte erabil dezaketena. Aldiz, saririk lortzen ez duten berezoek martxoaren 11ko zozketa nagusian parte hartuko dute. “11.00etan izango da udaletxe azpian, eta 100 euroko lau sari txartel zozketatuko dira herriko komertzioetan gastatzeko”, adierazi dute udal arduradunek.

Dendarientzako oharra

Bestalde, denda bakoitzak beharrezko material eta azalpenak jasoko dituen arren, Udalak merkatariei gogorazi die sari txartel guztiak bildu eta apirilaren 30a baino lehen faktura bakar batean aurkeztu behar dituztela.

2025-02-19T18:01:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo