Tolosa. Eguzkitako betaurrekoak eta aterkiak, txapelak, ur-pistolak... denetik behar izan zuten atzo Tolosako kuadrilek. Aurreikusita bazegoen ere, sekulako beroarekin igaro zuten eguna eta ezinezkoa izan zen askorentzat Euskal Herria plazako mahaietan bazkaltzea. Hala ere, egun osoan zehar giro aparta izan zen Tolosako kaleetan eta San Juan jaien aurrerapen ederra izan zen. Gaur ere izango da non gozatu, egitarauaren baitan kontzertuak eta haur ikuskizunak programatu baitira.
Gipuzkoa