Atlantikaldia irailaren 23an hasiko da Errenterian. Jaialdia lau egunez doinuz beteko du herria, konkretuki hiru gune zehatzetan: Lekuona Fabrikan, Fanderiako tenis pistan eta Miguel Irastorza zelaian.
Lekuaren arabera eskaintza kulturala ezberdina izango da, hori bai, betiko kutsua mantenduko du: kultura aniztasuna eta artisten elkarlana.
Gauzak horrela, Oum marokiarrak Alos Quartet taldearekin, Sharon Shannon Joseba Tapiarekin edo/eta Ladama taldea Olatz Salvadorrekin abesten entzungo ditugu.
Gipuzkoako Kale Nagusian Atlantikaldiako zuzendariarekin hitz egin dugu, Iker Tolosarekin eta hark adierazi dizkigu zeintzuk diren jaialdi honen ezaugarriak.
Gainera, elkarrizketan ere esplikatu digu nola eskuratzen diren gonbidapenak, kontzertu guztiak dohakoak baitira.