Aurten Atlantikaldia bere ohiko formatura itzuliko da eta Errenteriako kaleak biziz bete nahi dituztenez, irailaren 15etik 18ra, jendearen proposamenak jaso nahi dituzte programaziora barneratzeko.
Gipuzkoako Kale Nagusian Iker Tolosarekin, Atlantikaldiako zuzendariarekin, hitz egin dugu jaialdiari buruz eta aurreko bi urteen inguruan hausnartzeaz aparte, aurtengo leloaren esanahia zein den ere esplikatu digu. 'Itsas-kodeak' da leloa, hizkuntza unibertsala kultura den bezala.
Bestalde, Tolosak azpimarratu du elkarkidetasuna sustatu nahi dutela hainbat ekimenen bitartez eta, horregatik eskatzen die herriko zein lurraldeko eragileei haien proposamenak luzatzeko.