Kostaldean kokatutako Tonpoiko berdegunea erabilgarri dute jada bermeotarrek. Baina Eusko Jaurlaritzako eta Bermeoko Udaleko arduradunek egindako bisita baten ostean, gertuago da Tonpoia eta Aritzatxuko hondartza lotuko dituen ibilbidearen exekuzioa. Izan ere, eta klima-aldaketara egokitzeko lanak amaitu ostean, “bigarren fase bati” ekingo zaiola azpimarratu zuten, “urrian hasiko dena, eta horrekin jarraipena emango zaio pasealekuari, kostatik, Aritzatxuko hareatzaraino”.
Hala azaldu zuen Amaia Barredo Eusko JaIngurumen eta Jasangarritasunerako sailburuordeak, zeinek Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botorekin Tonpoian egindako obrak ikuskatu zituzten, Bermeoko alkate Aritz Abaroarekin. “Etorkizuneko ibilbidea, hiru kilometro inguru luzekoa, oinezkoentzako bide batetik joango da, eta paisaiaren ikuspegia bikaina izango da: Matxitxako lurmuturra mendebaldean, eta Izaro uhartea eta Oka ibaiaren estuarioa ekialdean”, zehaztu zuten kostaldea inguratuz Tonpoitik Aritzatxura arte joango den bideari buruz. Bada, datorren urtean Bermeokoportutik hasita herriko haratzaraino joateko aukera izango da, kotxea aldez batera utziz.
Barredok eta Botok Tonpoian egindako izan zituzten hizpide. Gunean “baratzeek, itxiturek eta txabolek degradatutako eta iritsezin bihurtutako eremua berroneratzea lortu da”, espazio berde bilakatuz eta herritarrentzako aisialdirako zabalik utziz. Ekintza hau LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egin da, “datozen urteetarako Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena” dena.Bestetik, eta Abaroak azaldu zuenez, Abaroak azaldu duenez, hirigunearen ondoan dagoen eremua garbitzeko eta berreskuratzeko egindako lanen ondoren, “hiri-periferiako azpiegitura berde bat diseinatu da, material naturalekin eta lorezaintza jasangarriaren irizpideekin. Berreskuratutako eremuak klima-aldaketaren efektuen aurkako babes-eremuak ditu, eta kontuan hartu da, halaber, espezie autoktonoen zuhaixkak eta zuhaitzak landatzea, etorkizunean parkean itzalguneak sortzeko”. Gainera, Udalaren iritziz, ingurunean landazabal atlantikoaren paisaia berreskura-tzeak mikrohabitatak sortzea erraztuko du, eta biodibertsitateari lagunduko dio.
Aliantza klimaren alde
Egin zuten bisitan zehar, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak klima-ekintzaren alde egindako apustua. Alde horretatik, Barredok nabarmendu zuen Euskadi dela Nazio Batuek bultzatutako Anbizio Klimatikorako Aliantza izenekoa osatzen duten mundu osoko 22 eskualdeetako bat, eta “horrek esan nahi duela nazioartean aitortzen zaigula 2050erako edo lehenago karbono-neutraltasuna lortzeko eta klima-aldaketaren efektuekiko lurralde erresilientea izateko hartutako konpromisoa”. Gainera, Barredok administrazioen arteko lankidetzaren garrantziaren alde egin du. Adibide gisa, aipatu du udalerriekin udalerri jasangarrien euskal sarearen (Udalsarea 2030) eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren bidez egindako lana. Hala, gogorarazi du proiektua “maila anitzeko gobernantza garatzen duen proiektu eraldatzailearen adibiderik onenetako bat” dela.
Bestalde, Ihobeko ordezkari Alenxander Botok nabarmendu zuen Urban Klima 2050 delakoaren garrantzi estrategikoa eta politikoa, eta, gogoratu zuenez, Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia –KLIMA 2050– berrikusteko aukera eman du.
Egindako lanak
Azpiegitura berdea. Tonpoiko guneak urteetan zehar izandako itxura eraldatu du. “Hiri-periferiako azpiegitura berde bat diseinatu da, material naturalekin eta lorezaintza jasangarriaren irizpideekin”, zehaztu dutenez.
Klima-aldaketa. Bermeoko kostaldean berreskuratutako eremuak “klima-aldaketaren efektuen aurkako babes-eremuak ditu, eta kontuan hartu da, halaber, espezie autoktonoen zuhaixkak eta zuhaitzak landa-tzea, etorkizunean parkean itzalguneak sortzeko”.
Biodibertsitatea. Tonpoiko ingurunean landazabal atlantikoaren paisaia berreskuratu izanak “mikrohabitatak sortzea erraztuko duela” gaineratu dute, etahonek “biodibertsitateari lagunduko” diotelarik. Besteak beste, intsektuentzako habitat bereziak ezari dira.