Actualizado hace 10 minutos
Duela bi mende sortu zuen Frankenstein liburua Mary Shelley idazleak. Ana Galarraga zientzia komunika-tzaileak eta idazleak eta Luis Perez Mitxelena ‘Petti’ musikariak erakutsi dute Shelleyk islatzen zuenaren eta egungoaren artean paralelismoak daudena. Horiek Frankenstein agurgarria disko-liburuan jaso dituzte Elkar argitaletxearen laguntzaz: “Hasieran ez genuen disko-liburua eta hainbeste emanaldi egiteko asmoa. Emanaldia berez behin egiteko sortu zen”, azaldu du Galarragak. Lehen errezitalditik, Euskal Herriko txoko askotan izan dira, eta data gehiago ere lotu dituzte. Martxoaren 27an, 18:00etan, Beasaingo liburutegian (Gipuzkoa), apirilaren 4an Arrasaten (Gipuzkoa) eta 11n Gasteizen izanen dira.
2022. urtean erein zuten egun loratu den disko-liburuaren hazia. Baztango (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean Pettiri kontzertu bat egiteko hots egin zioten. Ostean, Galarragari deitzea otu zitzaion: “Kontzertu arrunt bat egin beharrean, bazekien niretzat gauzak idazten ari nintzela eta emanaldi bat moldatzea proposatu zidan”. Pandemia garaian Frankenstein liburua irakurtzen ari zen Galarraga. Pettik aldiz, Manipulazio estrategiak diskoa kaleratu zuen garai horretan. Galarragak loturak ikusi zituen Frankenstein liburuaren eta diskoko kantuen artean.
![Ana Galarragak errezitatu egiten du gutuna eta Pettik musikaz janzten du emanaldia.](https://cdn2.ondavasca.com/ee84f33e-6105-4a30-8a37-2315b25a233a_source-aspect.jpg)
Ana Galarragak errezitatu egiten du gutuna eta Pettik musikaz janzten du emanaldia.
Emanaldian Galarrak poema batzuk errezitatzen ditu eta Pettik kantu batzuk jotzen ditu akustikoan. Errezitaldiak “oso arrera ona” izan zuenez jendea deika hasi zen emanaldia idatziz bidaltzeko: “Hitzetan oinarrituta dago, eta ez da ebidentea agian esaten duguna. Orduan, posta elektronikoz bidalitako zenbait bertsio daude, emanaldi batetik bestera aldatzen genituelako”. Horren ostean, Interneten argitara-tzea pentsatu zuten; eta azkenean, Elkar argitaletxearekin mintzatu ziren liburua argitaratzeko.
Gutun formatuan idatzitako disko-liburua da, eta literatura, poesia, musika eta egileen hausnarketak uztar-tzen ditu. Victor Frankensteini zuzen-tzen dira gutunean. Hau da, gorpu-tzeko zatiak hartu, elkartu, eta bi metro eta erdiko altuera duen gorpu-tzari txinparta elektriko bat sartuz Frankenstein sortu zuenari. Galarragaren ustez, jende “gutxik” daki edo soilik irakurri dutenek dakite Frankenstein liburua gutun bat dela.
![Ana Galarragak errezitatu egiten du gutuna eta Pettik musikaz janzten du emanaldia.](https://cdn2.ondavasca.com/3aedeaa5-765e-4671-b5f8-d8d94a39d18d_source-aspect.jpg)
Ana Galarragak errezitatu egiten du gutuna eta Pettik musikaz janzten du emanaldia.
Izan ere, Victor Frankenstein erreskatatzen duen kapitainak Victor Frankensteinen istorioa kontatzen dio gutun bidez arrebari. Horregatik, originalaren bidetik jarraitu nahi izan dute eta gutun bat idatzi. Horrez gain, hartzaileari zuzenean idazteko tresna bat dela uste du Galarragak: “Nik Victor Frankensteini idazten diodanez, ahotsa, zu da. Orduan, irakur-tzen duenak berari ariko balitzaio bezala irakurri dezake”. Gaineratu du modu horretan “oso erraza” dela Victor Frankensteinekin edo munstroarekin identifikatzea.
Paralelismoen bueltan
Mary Shelleyk 1818. urtean idatzi zuen Frankenstein, eta Galarragak eta Pettik ordutik gaur egun arte izandako zenbait gertakariekin alderatu dituzte. Feminismoa, filosofia, etika, zientzia, historia, literatura eta beste adar asko landu dituzte. Zein da munstroa? eta, nork izendatzen du munstroa? galderei tiraka eta bueltaka sortu dituzte gogoetak. Horrez gain, Shelleyren figura ere aldarrikatu dute literaturan eta feminismoan izandako garrantziarengatik.
“Frankenstein jaun agurgarria. Lehenik eta behin, barka trebantzia, baina bizi ditugun garai nahasi hauek zuri hitz batzuk idazteko adorea eman didate”, esaten diote gutunean. Baina, zer gertatuko litzateke Victor Frankensteinek gutuna erantzungo balu? Galarragak uste du “ongi” hartuko lukeela: “Jendeak esan digu modu enpatikoan idatzi diogula Victorri edo bere lekuan jartzeko gai izan garela eta saiatu garela ulertzen bere garaian zergatik jokatu zuen horrela. Momentu batean esaten diogu: ‘Pentsa zurea ez dela izurrikeria bakarra, ez handiena’. Eta orduan, Espainiako gerraren kontuak sartzen ditugu”.
Beste gai batzuk ere jorratzen dituzte; hala nola, pandemia, adimen artifiziala eta sexu-genero identitateak. “Ixiar Rozas idazleak eta artistak Beltzuriak liburuan esaten du berak erabiltzen duela artea denboraren tunelak egiteko. Uste dut liburu honek pixka bat daukala horretarik, tunel bat delako gaur egunetik Mary Shelleyk hori idatzi zuen garaira”, esan du Galarragak.
Egileek diote nez, emanaldiak “mutatzen” joan dira. Hasieran, testu eta kantu ba-tzuk zituzten, eta emanaldiz emanaldi aldatzen joan dira. Hortaz, gai ba-tzuk kendu eta berriak sartu dituzte. Hala ere, kendu dituzten horiek ez dituzte liburuan sartu. Liburua idatzi aurretik, egileen azken kezka zein zen azaldu du Galarragak: “Ondorioztatu genuen, kalkulu baten arabera, azkenean munstroa hil ez balitz bere leinua gailenduko zela hiru mila urte barru. Testu horrek erakutsi nahi zuen uste dugula gailentasuna garela, baina ez garela”.
Orain aldiz, adimen artifiziala da azken kezka. Azken urteetan presen-tzia handia hartu du gaiak. Horregatik, Galarragak eta Pettik Shelleyren garaian elektrizitateak eta teknologiak eragindako liluraz eta beldurrez gogoetatu, eta horiek egun adimen artifizialaren bueltan sortzen diren kezkekin alderatu dituzte. “Bide okerra hartu ote dugu guk ere? Neurtu ahal dugu adibidez, adimen artifizialaren erabilera batzuek ekarri ditzaketen ondorioak?”, galdetzen diote Victor Frankensteini.
Osotasunaren bila
Kantuei dagokienez, Pettik azaldu duenez, testuentzat “egokien” ziren kantuak hautatu dituzte, baina testuak aldatu heinean kantuak ere aldatu dituzte. Horretarako, kantu berriak sortu beharrean, Pettiren kantu zaharrak hautatu dituzte. “Asmoa gehien bat zen kantuek testuarekin bat egitea”, esan du Pettik. Aspaldi jotzen ez zituen kantuak direnez, horiekin birkonektatu behar izan du: “Afinazio bereziarekin jotzen ditut, eta pixka bat berreskuratu behar izan dut jotzeko eta kantatzeko modu hori”. Galarrak gaineratu du, jendeak eskertu egin duela orain dela hogei urteko kantuak berriz entzutea.
Galarragak nabarmendu du musika ez dela testua laguntzeko, osotasunaren parte baizik. Gaineratu du Pettire kantuekin osotasuna bilatzea “erraza” izan dela: “Arteak hori dauka; segun eta zein momentutan zauden ekartzen dizkizu oihartzun batzuk edo beste. Pettik kantu pila bat ditu modu askotara ulertu daitezkeena, eta oso presente daude errua, damua eta bestea izatearen ideia”.
Pettiri gogora etorri zaio Shelleyren bihotzaren eta Bihotzeko harriak kantuaren arteko harremana. Honela dio kantak: “Bihotzeko harriak errekarat botatzen ari naiz, eta bota hala ohartzen hasi naiz zerbaiten hotsa sumatu dudala”. Hauskortasunaz ere mintzatzen dira liburuan, eta Pettik Hauskorrak kantuarekin egiten du lotura. “Izuak bitan egin dik bisita gaur, eta biluzik harrapatu nau bitan. Ezkutaleku bila ari nintzen eta ez duk ahanzteko aukerarik. Zein hauskorra haizen. Zein hauskorra nauken. Zein hauskorrak gaituken”, dio abestiak.
Zuzenekoan zein liburuan kantuak “sinpleak” edo “minimalistak”, “apaindura gutxikoak” eta “biluziak” direla azaldu du Pettik. Galarrak gaineratu du “asko zaindu” dituztela xehetasunak eta elementu guztiak: “Hitzari esanahia eman nahi diogu”, horregatik emanaldiaren elementu guztiak zerbaitengatik daude.
Kolaborazioak Binakako lan bat da, baina taldekakoa ere. Izan ere, jende askoren laguntza izan dute disko-liburuaren egileek. Hitzaurreari dagokionez, Mari Luz Estebanek egin du. Galarragak kontatu du Bilbon egindako emanaldi baten ostean, “oso iruzkin aberasgarriak” egin zituela. Horregatik, iruditu zitzaien ongi geldituko zela hitzaurrea idaztea.
Hitzostea, aldiz, Miren Agur Meabe idazlearen eta itzultzailearen esku utzi dute. “Ikuskizuna amaitzen denean bisa eskatzen digute, baina nik poema bat errezitatzen diet”. Poema hori Meaberena da. Horregatik, Galarragak pentsatu zuen Meaberi zerbait idazteko eskatzea: “Testu harrigarri bat sortu zuen”.
Ilustrazioa, aldiz, Unai Arana ilustratzaileak sortu du. Gorri, zuri eta beltzaren bidez ikuskizunaren esen-tzia “oso ongi” harrapatu duela diote. Emanaldian zein liburuan bihotzak bere lekua dauka, izan ere, Shelleyren bizitzan bihotzak garratzi berezia dauka. Aranak xehetasunez betiroko bihotz batekin ilustratu du azala. Musikan ere kolaboratzaileak izan dituzte, hain zuzen ere, Bergmanen mamuak kantuan Anariren ahotsa eta Joseba Irazokiren gitarra doinuak entzuten dira. Zuzenekoan Galarragak egiten ditu koruak, baina Pettik eta Anarik 2003an sortu zutenez kantua, “ederra” iruditu zitzaien Anarik kantatzea diskoan.
Hortaz, jende askok parte hartu proiektuan, eta Galarragak nabarmendu du “oso eskuzabala” izan dela jendea eta “oso eskertuta” daudela. Gaineratu du horien bidez emanaldia “jantzi” edo “osatu” dutela disko-liburu izan dadin. Testuez gain, ikuskizuneko argazkiak zein ilustrazioak tartekatu dituzte, eta CDan bildu dituzte kantuak. Diskoan bertan, QR kode bat jarri dute emanaldiaz osorik gozatzeko.