Araba

Turismo gehiago Araban

Gizartea
Lerro hauekin batera doan irudian, turista batzuk Gasteizen. Argazkia: Jorge Muñoz

Arabako turismoa suspertzen hasi da, eta orain arte lortutako datuek islatzen dute hori. Hain zuzen, gainditzen ari dira 2019an, koronabirusaren pandemia hasi aurreko urtean, erregistratutako datuak. Hala erakusten du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta izeneko txostenean egindako azken txostenak.

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-ostatuetan 15.095 sarrera eta 36.482 gaualdi izan direla 2022ko apirilean; "urte arteko hazkundea, hurrenez hurren, %140,4koa eta %82,3koa izan da", Eustaten datuen arabera. Izan ere, 2019ko apirilean, covid-19aren aurretik, eta Aste Santuko egun guztiak barne harturik, 15.088 sarrera izan ziren, baina gaualdiak 37.927 izan ziren. Hala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako landa-ostatuetan izaniko sarreren %86,2 eta gaualdien %86,3 "Estatutikoak izan dira 2022ko apirilean. Halaz ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak bereziki ugaritu dira, 1.966 sarrera eta 4.486 gaualdi gehiagorekin, aurreko urteko apirilean baino", azpimarratu dute txostenean. Lurraldeka, apirilean sarrerak eta gaualdiak %74,3 eta %36,4 igo dira, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian, sarrerak %112,2 gehitu dira, eta gaualdiak %55,2. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko apirilaren aldean, sarrerak %200,1 igo dira, eta gaualdiak %121,0. "Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 2,42 egunekoa izan da 2022ko apirilean, 2021eko hilabete berean izaniko 3,19 eguneko egonaldia baino laburragoa", gaineratu dute. Apartamentu turistikoei dagokienez, sarrerak eta gaualdiak 11.430 eta 42.689 izan dira, hurrenez hurren. "Aurreko urteko apirilaren aldean, urte batetik bestera sarrerak %177,8 gehitu dira eta gaualdiak %89,3. 2019ko apirilean, covidaren aurretik, eta Aste Santuko egun guztiak barne harturik, hala sarrera-kopurua nola gaualdiena txikiagoa izan zen: 8.184 sarrera eta 26.730 gaualdi", azaldu dutenez.

Txostenak atzerriko turisten kopurua ere zehazten du. Alde horretatik, nabarmentzekoa da sarrera guztien %30 inguru direla. Eta apartamentu turistikoetako ostatu-gauen %31 ere bai: "Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien %28,3 eta gaualdien %30,9 izan da 2022ko apirilean. Urte arteko igoera nabarmenak izan dira, 3.033 gehiago sarrera-kopuruan eta 9.867 gaualdienean".

Baina gutxitu egin da, eta aldatu egin da, batez beste, Araban turistak geratzen diren denbora. Txostenaren arabera, orain 2019an baino pixka bat denbora gutxiago geratu dira. Hala, establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 3,74 egunekoa izan da, 2021eko apirilean baino laburragoa, orduan 5,48 egunekoa izan baitzen. Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldia, sei egunetik gorakoa izan da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, ordea, 2,25 egunekoa izan da. "Plazakako okupazio-maila, Euskal AEn oro har, %37,1era iritsi da, hau da, ehuneko 15,6 puntuko hazkundea izan da 2021eko apirilaren aldean. Apartamentuka neurtuta, okupazio-maila %68,9an kokatu da, urte arteko %24,3 puntuko igoera izanik", gaineratu dute.

Bukatzeko, Aste Santuko balorazioaren gainean, Euskal Estatistika Erakundeak gaineratu duenez, 2022ko Aste Santuan Euskal AEko landa-ostatuetan izandako sarrerak eta gaualdiak aurreko urteko Aste Santuan baino %19,2 eta %15,5 handiagoak izan dira, hurrenez hurren. "Atzerriko jatorriko pertsonetan ikusitako igoerak nabarmentzen dira, nahiz eta oraindik guztizkoaren %10 inguru diren", azpimarratu dute. Zehazki, Araban, 2022ko Aste Santuan, sarrerak %12,4 igo dira aurreko urtearen aldean, eta gaualdiak %6,2.

Xehetasunez

Datuak. Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-ostatuetan 15.095 sarrera eta 36.482 gaualdi izan direla 2022ko apirilean; "urte arteko hazkundea, hurrenez hurren, %140,4koa eta %82,3koa izan da", Eustaten datuen arabera. Izan ere, 2019ko apirilean, covid-19aren aurretik, eta Aste Santuko egun guztiak barne harturik, 15.088 sarrera izan ziren, baina gaualdiak 37.927 izan ziren. Hala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako landa-ostatuetan izaniko sarreren %86,2 eta gaualdien %86,3 "Estatutikoak izan dira 2022ko apirilean. Halaz ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak bereziki ugaritu dira, 1.966 sarrera eta 4.486 gaualdi gehiagorekin, aurreko urteko apirilean baino", azpimarratu dute txostenean. Lurraldeka, apirilean sarrerak eta gaualdiak %74,3 eta %36,4 igo dira, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian, sarrerak %112,2 gehitu dira, eta gaualdiak %55,2. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko apirilaren aldean, sarrerak %200,1 igo dira, eta gaualdiak %121,0, Eustatetik azaldu dutenez.

31/05/2022