Buscar
Actualidad

Txakurrak ere joaten dira eskolara

AINARA UNANUA ETA USOA URRUTIA, ADI ETA XASTA ZAKURREKIN BATERA ETORRI ZITZAIZKIGUN BAZTAN IKASTOLARA
Ainara eta Usoa bisitan etorri zitzaizkigun Baztan Ikastolara.
Ainara eta Usoa bisitan etorri zitzaizkigun Baztan Ikastolara.

Duela denbora bat Ainara eta Usoa ikastolara gonbidatu genituen Adi eta Xasta zakurrekin, Adi Ainararen zakurra da eta Xasta Usoarena. Egia erran arras dibertigarria izan zen eta zakurren inguruan garrantzitsuak diren gauza anitz ikasi genituen.

Ainara Unanua, Gartzaingo baztandar petoa da eta Adi konfinamendua baino pixka bat lehenago hartu zuen. Konfinamendua zela eta etxekoak bakarrik ezagutzen zituen. Konfinamendutik ateratzen hasi zirenean, Adi kotxeetara, jendearengana, bizikletetara... joaten zen edo jarraitzen zituen. Egoera ez zen batere goxoa, Ainarak ez zekien zer egin baina horrelako batean kartel bat ikusi zuen, Beloa Txakur Eskola eta bi aldiz pentsatu gabe deitu egin zuen, eta horrela Usoa Urrutia ezagutu zuen, bertako hezi-tzailea delako.

Usoa eta Xasta.

Usoa eta Xasta.

Usoa Iruritako gaztea da, txikitatik arras gustokoak izan ditu animaliak. 12 urterekin etxeko zakurrari eser-tzen erakusten hasi zitzaion, errepidea zeharkatu behar zutenean geldirik egoten, hanka ematen... eta ardiak baserrira ekartzen laguntzen irakatsi zion. Institutoa bukatu zuenean Altsasuko Biak Bat elkartera joan zen hezi-tzaile gisa formatzera, bertan terapia desberdinak egiten ikasi zuen eta gaur egun Beloa Txakur Eskolan dabil burubelarri hezitzaile gisa.

Bien artean zakurren kontu aunitz argitu zizkiguten. Lehenengoa, zakurrak ez direla panpinak, pertsonak bezala hezi behar direla, bertzenaz “gaizki portatzen” dira. Baina errua ez da zakurrena beraien nagusiena baizik, gaizki hezteagatik edo ongi ez irakasteagatik. Bertze gauza garrantzitsuen artean elikadura osasuntsua eman behar zaiela izan zen, egunean hainbat aldiz atera paseatzera, beraiekin jostatu egin behar dela… familiako kide gisa tratatu, zaindu eta hezi behar dira.

Xastak eta Adik egunero fruta eta barazkiak jaten dituzte, eta bere janaria naturala eta osasuntsua izaten da: haragia, hezurrak eta arrautza gordinak, eta baita etxeko hondarrak ere. Pentsu naturala sari gisa erabiltzen dute. Txakur batengana hurbiltzen garenean, beti galdetu behar da ea laztandu dezakegun, txakur guztiek ez dituztelako gustu berdinak eta ez dutelako berdin jokatzen, gure gisa!

Eta ondotik, zakurrekin hainbat ariketa erakutsi ziguten: zakurra ibiltzerakoan nagusiaren parean joaten. Nahi duten tokian zakurra gelditzen eta itxoiten nagusiak erran arte. Bi zakurrak gurutzatzen pertsonak izango balira bezala. Slalomeko pista txiki bat ere egin zuten eta ze majo ibiltzen diren eskuin-ezker erakutsi ziguten. Uztaietatik salto egiten altuera desberdinetan…

Erakusketa amaitzeko, bi ilaratan jarri gintuzten, lau hankatan. Orduan Adi eta Xasta gure gainetik pasatu ziren, izugarria izan zen!

Zenbait ondorio atera ditugu esperientzia honetatik: zakurra izan aurretik ongi pentsatu behar da eta zakurrak, pertsonak bezala zaindu eta hezi behar dira. Txakurrekin lana egin behar da, ordu aunitz sartu, nahi dugun guztia ikas dezaten.

Adi eta Xasta txakur trebeak direla erakutsi digute Ainara eta Usoa hezi-tzaileek, langileak eta zoragarriak direlako. Zakur bat baldin baduzue, ekin lanari!

Zakurrak

Adi. Border Collie arrazakoa du ama eta aita ez dakite, baina duen alturarengatik txakur txikia izanen dela dakite. Arras bizia, argia eta alaia da, baina bihurri samarra baita. Beti gogotsu eta lanerako prest!

Xasta. Euskal artzain zakurra du ama eta aita Border Collie. Arras sinpatikoa da eta aurpegiak milikatzea gustoko du.

Agility kirola

Zer da ‘Agility’? “Agility” kirol modalitate lehiakor bat da. Gidariak zakurrarekin pista bat egin behar du oztopo desberdinak saihesten, ahal bezain fite eta garbien pasatzen. Zakurra sokarik eta lepokorik gabe joan beharra du eta ezin zaio saririk eman pista egin bitartean. Gainera, gidariak ezin ditu oztopoak ezta zakurra ukitu. Gure bikotean Adi arras trebea eta bixia denez aunitzetan ni baino fieago iristen da oztopotara!

Historia pixkat... Peter Meanwell txakur-hezitzaileak agility sortu zuen. Kirol honen fama 1977ko Crufts-Showean zanaldu zen: txakur-erakusketa hartan bisitariak entretenitzeko moduan antolatu zen lehiaketa bat. 1978an, bi taldez lehengo aurkezpena egin zen. Arrakasta handia izan zuen eta hurrengo urtean taldeak hiru ziren. 1980an Erresuma Batua Kennel Clubek agility txakur-kirol ofizial bezala aurkeztu zuen.

Kirola baino gehiago. “Agility” kirola baino aunitz gehiago da! Maiatzarako erakustaldi berexia prestatzen ari dira. Zornotzan badago 8 urteko neskatiko bat, bi gaixotasun arraro dituena. Berari eta bere familiari laguntzeko, erakustalditxo bat prestatzen ari dira eta zozketa solidario bat. Erran bezala, kirola baino gehiago delako “Agility”.

Lehiaketak. “Agility” txapelketa bat aipatzekotan, Ainarak eta Usoak argi daukate: ‘Indarkan izeneko elkartearekin aritzen gara txapelketetan, Bizkaian, Iurretan zehazki. Lehenbiziko egunetik bat gehioga ginela sentiarazi ziguten. Auzolanean antolatzen diren txapelketetan baita familia giroan egoten dira’.

2023-02-24T07:45:05+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo