Buscar
Gipuzkoa

Txiplao, oinezkoentzat

Hondarribiko Txiplao industrialdeko bidea datozen asteetan egokituko da. | ARGAZKIA: N.G.
Hondarribiko Txiplao industrialdeko bidea datozen asteetan egokituko da. | ARGAZKIA: N.G.

Donostia, Kosta eta Talaia Biteri eskolaren inguruetan martxan dagoen Kalez Kale Hondarribia Hobetzen programa Txiplao Industrialdearen inguruetara helduko da gaur.

Hondarribiko Udaletik gogorarazi dutenez, berriritartze programa osoari martxoan eman zitzaion hasiera. Ordutik Donostia, Kosta eta Talaia Biteri inguruetan izan du eragina, baita Gibeleta kalean ere. “Oraingoan, bosgarren gune batean sartuko gara, Txiplao Industrialdearen zonaldean hain zuzen ere”, aurreratu zuen pasa den astean Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Txiplao industrialdeko lanek hasi zitezen “uda garaian egotea ezinbestekoa zen”, Carrionek azaldu zuen moduan. Izan ere, obrek sortuko dituzten eraginak “ahalik eta txikienak” izateko uztailera arte itxaroteko erabakia hartu du udal Gobernuak, kontuan hartuta “uda erdian industrialde batean beti egoten dela mugimendu gutxiago”.

Zehazki, lanek oinezkoen ibilbideari lehentasuna ematea dute helburu nagusi, Txiplao eta Muliate lotuko dituzten espaloi bat eraikiz. Horrela, inguru horretan oinezkoen segurtasuna bultzatzen duen ibilbide bat sortzea bilatzen da.

Era berean, autoen aparkalekua berrantolatuko da, espaloia sortu ondoren erabilgarri dauden plazak optimizatzeko. Gainera, galtzada berrasfaltatuko da, inguruan dabiltzan ibilgailu, oinezko eta txirrindularien erosotasun eta segurtasun baldintzak hobetzeko.

Azken finean, Txiplaoko proiektuak Hondarribia Kalez Kale Hobetzen programa orokorraren filosofia mantentzen du: hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea.

Hala adierazi zuen Carrionek, berriritartze plan osoaren aurrekontua 3.329.404 eurokoa dela eta lan guztien iraupen orokorra hamabost hilabetekoa izango dela gogoraraziz. Obrak martxoan hasi zirela kontuar izanda, aurreikuspena 2023ko ekainean amaitzea da.

2022-07-19T05:45:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo