Buscar
Bizkaia

Txistulari banda Euskalduna Jauregira itzuliko da astelehenean

Bilboko Udal Txistulari Banda.
Bilboko Udal Txistulari Banda.

Datorren astelehenean, otsailak 6, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Euskalduna Jauregiak Bilboko Udal Txistulari Bandaren 'Txistu mundua eta Martina' izeneko kontzertua jasoko du. Ekitaldia, ohi moduan, OD aretoan egingo da.

Oraingoan Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak eskainiko ditu Eriz Pérez Egiluzekin gitarran eta Gorka Eskauriazarekin baxuan. Izaera nostalgikoko abestiak alaiagoak eta dibertigarriagoak diren beste batzuekin nahastuko dituzte. Eszenatokia gainera, Bilboko artistarik dibertigarrienetako batekin partekatuko dute, Maite Guevara aktore fisiko eta pailasoarekin hain zuzen ere. Maite Guevarak bere ohiko pertsonaia, “Martina Nuatina”, interpretatuko du clown eta zuzeneko musikako pieza dibertigarri eta barrez lehertzeko moduko honetan.

Publiko guztiei irekitako ikuskizuna da, musika eta antzerki-clowna uztartzen dituena, publikoak esperientzia berri batez goza dezan zuzeneko musikak eskaintzen duen freskotasunarekin.

Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Emanaldi honen ostean, Banda martxoaren 20an bueltatuko da berriro oholtzara, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, “Haziak eroan” izeneko ikuskizunarekin. Bi taldeek doinu tradizionalak indarrez eta alaitasunez beteriko dantzekin osatutako programa eskainiko dute. Egungo kutsu biziz bustitako gure tradiziora hurbiltzeko aukera paregabea izango da. Erritmo tradizionalek adin guztietako ikusleak alaitasun eta jai-giroan murgilduko dituzte.

2023-02-06T18:43:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo