Bigarren urtea izango da Zarautzen Txuleta Festa ospatzen dela eta helburua aurreko urteko edizioa hobetzea izango da. Horrexegatik, %30 haragi gehiago erosi dute aurreko urtearekin alderatuta, iaz, 4.000kg kontsumitu ziren.
Gipuzkoako Kale Nagusian Jon Artolarekin hitz egin dugu, Zarautz Arraun Elkarteko presidentearekin. berak azaldu digu zein izango den edizio honen egitaraua:
MARTXOAK 15
Hasiera emango zaio festari arratsaldeko 19.00tan. Aurrez, udaletxe plazatik aterako dira Erraldoiak txistulariekin Munoa Plazako karparaino, behin iritsita irekiera ofiziala emango zaio, bertan kalejira eta musika egongo da, ostera, lehengo txuletak erreko dira afaltzeko.
MARTXOAK 16
Larunbatean "Concurso Maestro Parrillero III" Lehiaketa ospatuko da egun osoan zehar. Espainiako probintzia bakoitzatik parrillero hobeak etorriko dira finala jokatzera Zarautzera. Lehiaketa egiten den bitartean, bertaratzen direnentzako txuletak ere sukaldatuko dira, 500 pertsonentzako edukiera egongo da karpan.
MARTXOAK 17
Igandean saio herrikoiena egingo da "Txuleta Festa Bandera"rekin. Zarauzko gastronomia elkarteen arteko parrila lehiaketa izango da hori, baina, sukaldatu ez ezik, elkarte bakoitzeko kide batek ergometroan ibili beharko du eta emaitzarik hoberena lortu. Emaitza hori gehituko zaio txuletei emandako notari eta, emaitza altuena lortzen duenak eramango du saria. Berrikuntza moduan azpimarratzea bertsolari bat egongo dela talde bakoitzeko giroa sortzen.