Buscar
Bizkaia

Ube: gorroto-diskurtsoen kontrako aldarria

Munitibarren duen bere baserria erdigune izanda, Jose Angel Uberuaga Ubeartistak erakusketa berria ireki du Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Ez da ohiko erakusketa, "performancez osatutakoa" baino. Argazki eta bideo-kreazioen bitartez, "gaur eguneko gizartean diren gorroto-diskurtosen kontrako aldarria da". To be or not to be, that's the answer izenburupean, konbentzioetatik haratago doan diskurtsoa du erakusgai. Mostra otsailaren 18ra arte da ikusgai.

UBE Expo 2022 - Izan edo Izan Ez Atzeratua from Ube on Vimeo.

"Obra honen helburua elkarrizketa, ulermena eta elkar garapen sozial, kultural eta politikoa desagertarazteko asmoa duten horien nahiak azpimarratzea da, gizartearen –eta pertsonen– arteko berdintasun formal eta erreal bat saihestu nahi duten horienak". Hala dio bere alabak, Bihotza Uberuagak. Hau da, homofobia edota arrazakeria bezalako gaur eguneko posturen kontrako garrazia da. Besteak beste, irudietan –Ubek sortu dituenak– hainbat pertsonai agertzen dira. Franco, Abascal, San Miguel baserritarra... guztiek hartzen dute jokamolde zehatz bat. "Ez da eskandalua sortzea, erakusketa ikusten datorrenari pentsakera aldatzea da helburu nagusia. Jakin badakit askok ez dutela euren jokamoldea aldatuko. Eta dituzten aurreiritziak mantenduko dituztela. Baina protzentaia txiki batek dituen mekanismoak alda- tzeako pausoa ematen baduen, nahikoa izango da", dio Ubek.

2022-01-18T15:28:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo