Gipuzkoa

Udaberrilekuak antolatu ditu Idiazabalgo Udalak

Aisialdi zerbitzua apirilaren 14tik 25era bitartean eskainiko da. Izen-ematea zabalik dago
Haurrak margotzen.
Haurrak margotzen. / N.G.

Idiazabalgo Udalak HH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako Udaberrilekuak aisialdi zerbitzua prestatu du. Apirilaren 14tik 25era bitartean eskainiko da, Aste Santuan, 10.00etatik 12.30era.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Martxoaren 28an amaituko da izena emateko aukera. Online, www.idiazabal.eus web orrialdean, zein liburutegian, aurrez aurre, egin daiteke izen-ematea.

Apirilaren 4ra arte baja emateko aukera egongo da. Dirua itzuliko da.

2025-03-18T21:01:24+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo