Udalak herritarrekin kontrastatuko ditu hilabete hauetan Gasteizko Airearen Kalitatearen Estrategia 2030 proposamenean jasotako helburuak eta jarduera-ildoak, 2023-2026 Airearen Kalitatea Hobetzeko Ekintza Planean jasoko direnak.
Plan horretan, inplikatutako eragile guztiek (erakundeek, industriak eta herritarrek, besteak beste) hartu eta ezarri beharreko ekintzak eta neurriak ezarriko dira.Herritarrek partaidetza-prozesu horretan parte hartu ahal izateko, Udalak bi bide ezarri ditu: online komunikazioa maiatzaren 8ra arte, edo aurrez aurre, apirilaren amaieran egingo diren 3 tailerren bidez. "Saio horiez gain, berariazko topaketak egingo ditu Udalak hainbat herritar-talderekin, hala nola adinekoekin, haurrekin eta arnasa hartzeko zailtasunak dituzten pertsonekin. Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariekin eta politikariekin ere antolatu dira saioak", azaldu dute gaur Gasteizko Udaletik.
Online parte hartzeko martxoaren 27tik maiatzaren 8ra arte izango da epea Gasteizko Udalaren webgunean (Createlli Lab (airea-vitoriagasteiz.eus)
Guztira, hiru saio izango dira, hirurak Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean. "Zure beharretara ondoen egokitzen den saioan eman dezakezu izena", azaldu dute: Apirilaren 25ean, asteartea, 11:00etan; Apirilaren 25ean, asteartea, 18:00etan, Apirilaren 26an, asteazkena, 16:00etan, Gasteizko Udaletik ondorioztatu dutenez.