Baztango Udalak harrera egin die Baztanera bizitzera etorritako bizilagunei. Arizkunenean antolaturiko hamaiketakoan 25 lagun inguru elkartu ziren, baztandar berriak, eta Udaleko ordezkaritza bat, Oianko Garde eta Idoia Sobrino buru. Euskara eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hurrenez hurren. Euskara integraziorako izaten ahal duen garrantziaz aritu ziren eta etorri berrien zalantzak argitzen.
Navarra