Buscar
Polideportivo

Udaletxeak Yago Agirreri harrera egin dio

Txirrindularitza espainiako junior txapelketa irabazteagatik, agirrek oroigarri bat jaso zuen
Yago Agirre eta bere taldea udaletxearen aurrean. | ARGAZKIA: N.G.
Yago Agirre eta bere taldea udaletxearen aurrean. | ARGAZKIA: N.G.

Donostiako Udalak, Yago Agirre, Espainiako junior txirrindularitza txapeldunari ongi etorria eman zion, atzo udaletxean.

Eneko Goia alkateak, Donostiaren izenean Yago Agirreri eta bere talde osoari oroigarria eskura eman zion.

Ekitaldian, alkateak, udal talde guztietako ordezkariek, Yago Agirre txirrindulariak, Iruki Donostialdea taldeko kirolariak eta goi karguek parte hartu zuten.

Eneko Goia alkateak Yago Agirreren eta bere talde osoaren lana goraipatu zuen: “Hirian dugun txirrindularitzarekiko grina oso handia da, eta zuen bezalako klubak egiten duen lana benetan eskertzekoa eta zorion-tzekoa da. Eta bereziki, Yago, Espainiako txapeldun izan zarelako, zorionak eta eskerrik asko hiria hain ondo ordezkatzeagatik”.

2022-07-20T06:21:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo