Buscar
Actualidad

Udaltzaingoak patineteak eta bizikletak kontrolatzeko kanpaina hasi du

Otsailaren 27tik martxoaren 5era bitarte izango da
Un ciclista, ajeno a la información, circula por la Avenida de los Huetos
Un ciclista, ajeno a la información, circula por la Avenida de los Huetos

Bide-segurtasunari buruzko arau guztiak errespetatzea, baita txirrindulariak eta patinetean doazen herritarrak ere.

Udaltzaingoak datorren astean bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du. Astelehenetik martxoaren 5era bitarte, udaltzainek bereziki kontrolatuko dituzte honako hauek betetzen direla: zirkulazioko, espazioen eta igarotzeko ordutegien arauak, 16 urtez azpiko txirrindularien kasuan kaskoaren erabilera eta, txirrinaren eta argien erabilera eta bizikleten egoera.

Patinete elektrikoei dagokienez, espaloietatik eta oinezkoen eremuetatik ez dutela zirkulatzen eta gidariek telefono mugikorrak eta aurikularrak ez dituztela erabiltzen zainduko dute.

"Baimenik behar ez duten mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek plaza bakarra dute eta 25 kilometro orduko har dezakete gehienez", esan eta gaineratu dute Udaletik: "Ondorioz, bidaiari kopurua eta ibilgailuaren potentzia kontrolatuko dituzte. Bestalde, eska daitekeen dokumentazioaren arabera ziklomotorren parekoak diren 1.000 w baino gehiagoko ibilgailuak kontrolatuko dituzte: gidabaimena, zirkulazio-baimena, asegurua, matrikula eta IAT".

Kanpaina honen oinarrizko helburua da istripu-indizea gutxituta bide-segurtasuna bermatzea.

Hala, datorren astelehenetik aurrera, Gasteizko poliziek ziklitastak eta patineteekin ibiltzen diren herritarrak kontrolatu dituzte, Gasteizko bide-segurtasunari buruzko legea betetzen ari dela bermatzeko.

2023-02-25T14:17:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo