Buscar
Actualidad

Uema: udal euskaldunen zerrenda gora doa

Uema: udal euskaldunen zerrenda gora doa
Uema: udal euskaldunen zerrenda gora doa

Astigarraga, Hernani eta Asteasu sartu dira. Batzar nagusia egin zuen UEMAk atzo Deban. Besteak beste, 2022an egindakoaren balantzea aztertu eta 2023rako egitasmo nagusiak onartu dituzte batzarkide diren alkateek eta zinegotziek. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte. Horrela, Asteasu, Hernani eta Astigarraga ere UEMAko kide dira. Zehazki, 97 udalek osatzen dute orain mankomunitatea, guztien artean 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Argazkia: N.G.

2022-12-19T07:36:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo