Gerra eta denbora erakusketa egongo da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan, gerraren aurkako alegatua Ukrainako inbasioaren urteurrenean. Hala, proiektua osatzeko, poesia, musika, antzerki, dantza edo performance jarduera-programa bat burutuko da aldi berean .
Ildo beretik, atzo Vital Fundazioa elkartetik adierazi zutenez, erakusketa-zentroan ikusgai izango da, Gerra eta denbora. 60 artistaren erakusketa kolektiboa da eta Espazioa erakusketa-aretoak eta sortzaile arabarren mugimendu batek sustatu dute. Errusiak Ukraina inbaditu zueneko urteurrenean, "kontzientziak mobilizatu nahi ditu eta gatazka belikoak arbuiatu", azaldu zutenez.
Erakusketa martxoaren 19ra arte egongo da ikusgai, eta Arabako hiriburuko hainbat espaziotan 30 ekitaldi paralelo inguru dituen asmo handiko proiektu baten parte da. Ekitaldi horiek kontzeptu bi batuko dituzte: denbora eta gerra, pinturaren, eskulturaren, argazkilaritzaren, poesiaren, musikaren, antzerkiaren, dantzaren edo performancearen bidez.
Erakusketa-zentroan ikus daitezkeen lanak, gehienak horretarako sortuak, "hainbat diziplinatakoak dira, eta Arabako gizarteak gaur egun gerra pairatzen ari diren edo pairatu duten herriekiko duen elkartasuna transmititzen dute. Kezkaz eta gogoetaz osatutako erakusketa aurkeztu dugu. Gerrek eragiten duten izugarrikeria eta suntsipena erakusteko, baita konponbideak eta erantzukizunak eskatzeko ere”, azaldu dute.
Gerra eta denbora erakusketa martxoaren 19ra arte egongo da ikusgai, asteartetik igandera, Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz).
Ordutegia asteartetik larunbatera 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:30era da eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.Sarrea doan da.