Gipuzkoa

Umorezko saioa Petritegin, Aitziber Garmendiarekin

Astigarragako sagardotegiak ‘Barre Egin Petritegin!’ ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu berri du
Aitziber Garmendia aktorea, Ainara, Aintzane eta Amaia Otaño Petritegiko kideekin. | ARGAZKIA: PETRITEGI

Txotx denboraldia hasi berri den honetan, umoreari heldu dio berriro ere Petritegik. Izan ere, joan de astean, urtarrilaren 26an, Barre Egin Petritegin! umorezko ekitaldiaren bigarren edizioa antolatu zuen Astigarragako sagardotegiak, Aitziber Garmendia aktorearen eskutik.

150 lagun hurbildu ziren Zaldibiako aktorearen monologoa ikustera eta sagardotegiak adierazitakoaren arabera, “sarrerak egun gutxitan agortu ziren”. Giro paregabean, Garmendiak saio atsegin eta dibertigarria eskaini zuen: “Jendea ezustean harrapatu zuen Aitziberrek, sagarrez beteriko saskia eskuan zuela, eszenatokitik jaitsi eta ikuskizunean parte hartzera animatu zituenean. Bere umore bereziarekin puri-purian dauden hainbat gai jorratu zituen eta publikoak gau dibertigarri batez gozatu zuen”, azaldu dute.

Ikuskizuna amaitu ondoren, Petritegiko kupeltegian familia argazkia eta txotx egiteko unea iritsi zen. Ondoren, ohiko legez, sagardotegiko menua dastatu ahal izan zuten. “Petritegiko taldeak eskerrak eman nahi dizkie Ai-tziber Garmendiari eta Barre Egin Petritegin! ekitaldira etorri diren lagun guztiei. Hirugarren edizioa presta-tzen hasiko gara laster, eta, ordura arte, gozatu sagar kulturaz!”, esan dute sagardotegiko arduradunek.

04/02/2023