Buscar
Araba

UPV/EHUk Marie Curieren zazpi ikertzaile gazte erakarri ditu

Nazioarteko erakunde esanguratsuetan doktoratuak, Europako Batzordearen deialdi lehiakorrean hautatuak izan dira, 1,3 milioi euroko proiektuak garatzeko, UPV/EHUtik azaldu dutenez
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, ikertzaileak.
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, ikertzaileak.

Sofia Ruiz Cruz, Bindu Antil, Lena Borise, Michele Vila, Fares Mzoughi, Emil Viñas eta Juan Francisco Ayala Marie Skodowska-Curie Actions proiektuekin Euskal Herriko Unibertsitatean sartuko diren zazpi ikertzaile gazteak dira. UPV/EHU, emandako zazpi bekekin, Espainiako erakunde aintzatetsienetako bat da deialdi honetan. Europako Batzordeak finantzatuta, proiektu bakoitzak 200.000 euro inguru jasotzen ditu.

Lerro hauekin batera agertzen den irudian, UPV/EHUko ikertzaile bat ageri da. | ARGAZKIA: UTZITA

Lerro hauekin batera agertzen den irudian, UPV/EHUko ikertzaile bat ageri da. | ARGAZKIA: UTZITA

Hala, eta ildo beretik, laguntza horien bidez, Europako Batzordeak bikaintasuneko eta berrikuntzako ikerketa finantzatzen du, eta iker-tzaileei laguntzen die beren ibilbidearen hasieran, bultzada bat emateko. Izan ere, “ekintza horiei esker, doktoretza lortu ondorengo lehen 8 urteetan dauden ikertzaileak kontrata ditzakete Europako unibertsitate edo enpresek, oso baldintza interesgarriekin, bai soldatari dagokionez, bai beren ikerketa-proiektua gauzatzeko finantzaketari dagokionez”, esan eta gaineratu zuten UPV/EHUtik: “Era berean, deialdi oso lehiakorrak dira, eta edozein nazionalitateko ikertzaileak aurkezten dira horietara.Guztira, 7.044 proposamen aurkeztu ziren azken deialdian, eta horietatik 1.235 aukeratu ziren, hau da, %17k bakarrik lortu zuten finan-tzaketa”. UPV/EHUko ikerketa arloko errektoreorde Inmaculada Arosteguik lorpen hori goraipatu nahi izan zuen: “Bikaintasun-zientziara bideratutako Horizon Europe programaren lehen zutabeko lagun-tza horiek goi-mailako ikertzaile gazteen presentzia sendotzea dakarte, Euskadin ikerketa bikaina eginez hainbat ezagutza-arlotan, gure ikerketa-taldeek beren proposamenen alde egindako apustu irmoari esker”.

Horrela, zazpi proiektu aukeratu dira. Sofia Ruiz Cruz Biokimikako eta Biologia Molekularreko doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta EHUko iker-tzailea. da Itziar Alcorta proiektuaren egilea. Proiektuak ICE coupling protein inhibitors du izena. “Antibiotikoen erresistentzia giza osasunerako mehatxu handienetako bat da. Antibiotikoen erabilera okerrak eta abusuak bakteria erresistenteak sortu ditu. Nire ikerketaren diziplina anitzeko ikuspegiak antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko ‘armen’ katalogoa hobetu nahi du”, azaldu zuen. Bindu Antil. Kimikan Doktorea Delhiko Unibertsitatean (India). Proiektua garatuko duen UPV/EHUko ikertzailea Pedro Luis Arias da. Bere izena Innovative chemical reaction and photocatalyst design methods for sustainable CO₂ reduction da. “Phocat proiektuak fotokatalisi-metodo berritzaileak garatu nahi ditu, eguzki-argia xurgatzeko eta molekula garrantzitsuak (CO₂ eta ura) bioerregaien aitzindari bihur-tzeko. Kimika organikoa, espektroskopia eta katalisia konbinatuz gero, C3N4 bezalako fotokatalizatzaileen egiturazko eta azaleko propietateek prozesuaren errendimenduan nola eragiten duten aztertuko da”.

Proiektu batzuk

Hirugarrenik, Lena Borise. Hizkuntzalaritzan doktorea Harvardeko Unibertsitatean (AEB). Proiektua –The syntax and prosody of post-verbal constituents in Basque.– garatuko duen UPV/EHUko ikertzailea Gorka Elordieta da: “«Euskaraz, oinarrizko esaldietan aditza esaldi bukaeran agertzen da, adierazpeneko perpausetan gutxienez (adibidez, Jonek Mireni dirua eman dio). Hala ere, hitz ondoko osagaiak dituzten perpausak ere posible dira (Jonek Mireni eman dio dirua, Jonek dirua eman dio Mireni, Mireni eman dio dirua Jonek, etab.). Proiektu honen helburua zera da, aditza azken posizioan agertzen den hizkuntzetan hitz ondoko osagai sintaktikoak izateko aukera arautzen duten baldintzei buruzko ikerketan sakon-tzea. Gai honi buruzko lanak badaude ere, deskribatzeko eta aztertzeko informazio asko dago oraindik. Proiektu honetan, euskarazko hitz ondoko osagaien prosodiari (azentua duten ala ez) eta karga semantikoari (informazio ezaguna ala berria dakartzaten) erreparatuko zaio, euskalkien arteko desberdintasunei ere arreta berezia jarriz”.

Beste proiektu batzuen artean Quantitative Rectifiability: from Vitushkin’s conjecture to Manifold Learning proiektua dago. “Irudika ditzagun hiru puntu orrialde batean. Gure burua oso ona da puntuak gutxi gorabehera lerrokatuta dauden edo, aitzitik, konektatzeko kurba uhindua behar dugun jakiteko”, azaldu zuten proiektuei buruzko informazioaren gainean, EHUtik.

Xehetasunez

Laguntzak. Laguntza horien bidez, Europako Batzordeak bikaintasuneko eta berrikuntzako ikerketa finantzatzen du, eta ikertzaileei laguntzen die beren ibilbidearen hasieran, bultzada bat emateko. Izan ere, “ekintza horiei esker, doktoretza lortu ondorengo lehen 8 urteetan dauden ikertzaileak kontrata ditzakete Europako unibertsitate edo enpresek, oso baldintza interesgarriekin, bai soldatari dagokionez, bai beren ikerketa-proiektua gauzatzeko finantzaketari dagokionez”, esan eta gaineratu zuten UPV/EHUtik: “Era berean, deialdi oso lehiakorrak dira, eta edozein nazionalitateko ikertzaileak aurkezten dira horietara. Guztira, 7.044 proposamen aurkeztu ziren azken deialdian, eta horietatik 1.235 aukeratu ziren”, azaldu zuten Euskal Herriko Unibertsitatetik prentsa-ohar baten bitartez.

Izenak. Sofia Ruiz Cruz, Bindu Antil, Lena Borise, Michele Vila, Fares Mzoughi, Emil Viñas eta Juan Francisco Ayala iazko astean atera ziren Marie Skodowska-Curie Actions proiektuekin Euskal Herriko Unibertsitatean sartuko diren zazpi ikertzaile gazteak.

2023-02-22T07:25:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo