Urnietako Udalak Lehiakortasun Programaren bigarren edizioa garatuko du herriko establezimenduen digitalizazioa sustatzeko. Parte hartu nahi duten komertzioek irekita dute dagoeneko izena emateko epea eta azken eguna apirilaren 12a izango da.
Izapideak egiteko, interesdunek Urnietako Udaleko albisteen sailetik aurkitu dezakete linka, baita Merkataritza eta Turismoa atalean bilatuta.
Gogorazi dutenez, Urnietako Udalak Merkataritza Indarberri-tzeko Plan Berezia osatu zuen 2022. urtean Ikertalde enpresaren laguntzarekin eta On Bizi merkatarien elkartearen kolaborazio aktibo eta zuzenarekin.
Bertan, Urnietako merkataritzaren egoeraren diagnostikoa egiteaz gain, ekintza plan bat ere marraztu zen zenbait lehentasunekin. Horietako bat zen, hain zuzen, lehiakortasuna lantzea; izan ere, azken urteetan merkataritzaren papera biziki baldintzatzen duten joerak eman dira. Hala nola, enpresa handien presentzia fisikoa, online kanalen eragina eta ohiko merkataritzaren funtzionalitatean aldaketa.
Egoera horren aurrean herriko saltokien digitalizazioa sustatzeko eta horiek bezeroen beharretara egokitzeko Lehiakortasun Programa jarri zuen martxan Udalak iaz. Bederatzi saltokik hartu zuten parte eta balorazio positiboak egin zirela ikusirik, berriro ere programa bera eskaintzea erabaki da.
Bertan formakuntza pertsonalizatua eskainiko da eta establezimendu bakoitzaren beharrak ain-tzat hartuta, talde saioak eta banakako saioak egingo dira.