Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketa murriztu eta saihesteko kanpaina jarri du abian. Helburua hondakin gisa kudeatzen diren elikagaien kopurua murriztea eta, aprobetxamendua indartu eta bultzatzeko intentzioarekin, soberakinak sor-tzea saihestea eta herritarrak elikagaien xahuketaren inguruan kontzientziatzea da.
Urola Kostan urtero 7.900.000 kilo elikagai xahutzen dira; zifra horri, ekintza horren ondorioz xahutzen den ura, dirua edota isuritako CO₂ kopurua gehitu behar zaizkio. Gauzak horrela, 1.100.000 metro kubiko ur, 13.200.000 euro eta 19.800.000 kilo CO₂ eragiltzen dira urtero, hurrenez hurren.
Kanpaina Lourdes Salsamendik, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak, aurkeztu zuen asteazken honetan eta, bere esanetan, “amaiera eman nahi diogu elikagaien xahuketari. Azken urteotan lan handia egin dugu hondakinen alorrean, hondakinak ondo sailkatuz eta birziklapen datu onak lortuz eta mantenduz. Orain, urrats bat gehiago emateko garaia da eta guzti horren aurrelanketa egin behar dugu, elikagai horiek zaborretan amaitu ez dezaten”.
Kanpaina martxan jartzeko, eskualdean egindako elikagai xahuketaren diagnosia hartu dute oinarri eta, ondorioetatik abiatuta, hainbat ekintza eta jarduera aurreikusi dituzte herritarrak gaiaren garrantziaren inguruan kontzien-tziatu daitezen. Gauzak horrela, sukaldaritza tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteak. Bertan, elikagaien xahuketaren inguruko azalpenak emango dira eta, ondoren, errezeta bat kozinatuko dute. Gida bat ere emango zaie parte-hartzaileei, non xahuketa saihesteko hainbat gomendio jazalduko diren. 100 euroko hiru bono ere zozketatuko dira parte hartzen dutenen artean, taberna eta jatetxeetan gastatu ahalko direnak.
Tailerretako egutegia ondorengoa izango da: ostegun honetan, Zarauzko Aiala Sukaldaritza Eskolan (10.00etan); Ostiralean, Zumaiako Txoaskina Elkarte Gastronomikoan (17.00etan); 29an, Zarauzko Galeperra Elkarte Gastronomikoan (17.00etan) eta, abenduaren 1ean, Getariako Arrantzale Zaharren elkartean (17.00etan).
Eskualdean hondakin gehien sortzen duten hamabost supermerkatu ere bisitatu ditu Udal Elkarteak, etorkizunera begira sobratutako elikagaiak dohaintzan emateko zirkuitu bat martxan jar-tzeko helburuarekin. Eskualdeko 200 taberna eta jatetxe ere bisitatu dituzte eta, kanpainan parte hartzen dutenen artean, tupperrak edota on-tziak banatuko dira, bezeroek sobratutako janaria etxera eraman ahal izateko. Datorren asteazkenean, mahai ingurua egingo da Udal Elkartean jatetxe zein tabernetako jabeekin. Elikagaien xahuketaren inguruko azalpenak emango dira, baita hori murrizteko gakoak ere, elkarren artean partekatzeko.