Udaren atarian antolatutako egitaraua aurkeztu zuen arren, Iraurgi Berritzen garapen agentziak Loiolan kokatuta dagoen turismo bulegoaren bidez kudeatzen duen Urola Turismoak bertan behera utzi du uda honetarako prestatuta zuen bisita gidatuen programa.
Hori dela eta, herritarrek eta bisitariek ez dute uda honetan eskualdeko ondarea ezagutzera emateko aurreikusita zeuden bisita gidatuetan parte hartzeko aukerarik izango.
Urola Turismoak ez du hartutako erabakiaren arrazoirik jakinarazi, baina adierazi du bisita gidatuak “epe labur ertainera egitarau berrituarekin” itzuliko direla.