Gorka hermosa akordeoilariak eta Jose Luis monton gitarristak 'Flamenco etxea 2' diskoa argitaratu dute
Duela hamaika urte Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak eta Jose Luis Monton gitarra-jotzaile flamenkoak zeresan handia eman zuen diskoa argitaratu zuten: Flamenco etxea. Hilaren 20an Flamenco etxea 2 aurkeztuko dute. Beste behin, flamenkoa eta euskal kultura fusionatu dituzte. Oraingoan ere, maila goreneko musikarien laguntzarekin.
Kolaboratzaileen artean, Zumarragako Trikitixa dago. Jon Maia bertsolariak, Toti Martinez de Lezea idazleak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Oreka TX txalapartariek, Sandra Carrasco flamenko abeslariak, Juan Carlos Aracil flauta-jo-tzaile flamenkoak, Roko abeslariak (Antena 3 telebista kateko Tu cara me suena saioko irabazlea) eta Mu Mbana eta Piruchi Apo abeslari afrikarrek ere parte hartu dute; Odei Lizaso perkusio-jotzailearen eta Anthony da Cruz baxu-jotzailearen laguntzarekin.
Iparragirreren kantak Abestiei dagokionez, Montonek eta Hermosak buleria moduan jotako euskal fandango bat interpretatu dute Zumarragako Trikitixarekin. Azpimarratzekoa da ere Joxe Mari Iparragirre urretxuarraren bi kanta grabatu dituztela: Nere izarra Jon Maia eta Piruchi Aporekin (Leonard Cohen gogoratzen duela diote Monton eta Hermosak) eta Ara nun diran kantaren bertsio "iraultzaile" bat Mu Mbanarekin.
Diskoaren aurkezpen ofiziala datorren astelehenean izango da, 19.00etan, Bilboko Arriaga kontserbatorioko auditorioan. Bezperan Kantabriako Miengo Kultura jaialdiko irekiera kontzertua egingo dute. Hilaren 20an, berriz, Elorrion joko dute. Euskadiko Antzoki Sareak antolatutako kontzertuan, hain zuzen ere. Euskal Herriko kontzertuetan Cristina Benitez bailaorak parte hartuko du.
Diskoa plataforma digitaletan en-tzun daiteke, baina kopia fisikoa ere eskuragarri egongo da musikaze.com-en.
Hermosak eta Montonek curriculum bikaina dute. Monton world music diskoetxe garrantzitsuenarekin (ECM) diskoa grabatu duen Estatuko musikari bakarra da eta Hermosak lau aldiz irabazi du urteko akordeoi konposizio onenari saria. l