Buscar
Gipuzkoa

Urretxu: Gainzuriko ikasleek 25. egutegia argitaratu dute

Egutegirako egindako lanak Juan de Lizarazu aretoan erakutsiko dituzte
Iñaki Etxaniz zuzendaria eta lau ikasle, egutegiarekin.
Iñaki Etxaniz zuzendaria eta lau ikasle, egutegiarekin.

Gainzuri ikastetxeak 25. egutegia egin du. Bertan, aurreko 24 egutegietan egindako lanak jaso dituzte. Euskal kulturaren transmisioa bermatzeko tresna bezala sortu zena, ikastetxeko ikur nagusietakoa bilakatu da. Aurtengo egutegirako egindako eskulanak Juan de Lizarazu erakusketa aretoan ikusgai egongo dira, bihartik aurrera.

Iñaki Etxaniz zuzendariak azaldu du egutegia nola egiten duten. “Hasteko, euskal kulturarekin zerikusia duen gai bat hautatzen dugu. Ondoren, hiru urtetik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko ikasleek gaia lantzen dute. Azalpen testu bat eta eskulan bat egiten dituzte. Buka-tzeko, lanen aukeraketa egiten dugu eta materiala inprentara bidaltzen dugu. Egutegiko hilabete bakoitzean lan bat azaltzen da”.

Gainontzeko ikasleen lanak ere saritzen dituzte, noski: lanak ikusgai jartzen dituzte, urte batean Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan eta hurrengoan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoan.

Aurtengo egutegia berezia da, 25.a baita. “Aurten ez dugu gai bat aukeratu. Aurreko urteetan egindako hamabi lan aukeratu ditugu: bat hilabeteko. Egutegian aurreko egutegi guztien azalak jasotzen ere saiatu gara. Lehenengo biak (1998koa eta 1999koa) ezin izan ditugu jarri, ez baititugu aurkitu. Gainontzeko guztiak gordeta genituen. Izan ere, hasi ginenean ez genekien egitasmoak nolako indarra hartuko zuen. Denborarekin, eskolako egitasmo garrantzitsuetako bat bilakatu da”, aipatu du.

Aurten, hamabi gai

Aurtengo egutegiko urtarrileko gaia euskara da, otsailekoa euskal jolasak, martxokoa euskal musika tresnak eta abestiak, apirilekoa mitologia, maiatzekoa Euskal Herriko mendiak, ekainekoa herri kirolak, uztailekoa jaiak, abuztukoa elikagaiak, irailekoa basoetako animaliak, urrikoa artisauak, azarokoa euskal dantzak eta abendukoa baserria. Urteroko moduan, hilabete bakoitzean azalpen testu bat eta eskulan baten argazkia txertatu dituzte.

Egutegirako egiten duten lanari esker, ikasleek euskal kultura eta euskara hobeto ezagutzen dituzte. Euskal kulturaren eta euskararen transmisioa bultzatzeaz gain, egutegia etxe askotan ezinbesteko bilaka-tzea lortu dute. “Ia 1.000 ale argitara-tzen ditugu. Ikastetxeko familia guztiei ale bana ematen diegu. Horretaz gain, herriko eragileei ere ale bana ematen diegu. Gainontzekoak, salgai jartzen ditugu. Izan ere, ikasleen aitona-amonei ere Gainzuriko egutegia etxean edukitzea gustatzen zaie”.

2023-01-13T02:11:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo