Buscar
Gipuzkoa

Urretxu: Zurrumurruen aurkako formazioa, Urretxun

Urretxuko Iparragirre plaza
Urretxuko Iparragirre plaza

urretxu – Urretxuko Udalak zurrumurruen aurkako agenteen prestakuntza saioak antolatu ditu, arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko eta bizikidetza sustatzeko.

Udalak laugarren urtez jarraian antolatu du ekimen hau. Hiru saio egongo dira: azaroaren 8an, 15ean eta 23an, 18.00etatik 20.00etara.

Azaroaren 8an Arkaitz Fullaondok Zurrumurruak identifikatzen. Datuek zer diote? hitzaldia emango du. Fullaondo Ikuspegiko kidea da. Ikuspegi inmigrazioaren euskal behatokia da.

Azaroaren 15ean Sara Garciak Elkarrizketarako edo komunikaziorako trebetasun praktikoak saio formatiboa eskainiko du. Garcia Matiz elkarteko kidea da. Buka-tzeko, azaroaren 23an Jeanne Rolande Dacougnak Zurrumurruak, generoa eta inmigrazioa hi-tzaldia egingo du. Rolande Biltzeneko kidea da. Biltzen integraziorako eta kultura arteko bizikide-tzarako euskal zerbitzua da. Lehen saioa euskaraz izango da eta beste biak gazteleraz.

Parte-hartzea doakoa izango da. Izena emateko, Gizarte Zerbitzuen bulegora deitu behar da (943 038 083 edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi. Saio batean, bitan edo hiruetan eman daiteke izena. Parte-hartzaileek maskara jantzita joan beharko dute eta higienearekin eta distantzia sozialarekin lotutako arau guztiak bete beharko dituzte.

Antolatzaileek herritarrak eta elkarteak parte hartzera animatu dituzte. "Diskurtso populistek eta xenofoboek leku garrantzitsua bete dute azken urteotan gure gizartean;? gutxiengoekiko, migratzaileekiko, errefuxiatuekiko eta aniztasun kulturalarekiko aurreiritziak indartuz. Zurrumurru eta albiste faltsu ugari dabiltza kalean, elkarbizitza oztopatuz eta diskriminazioa eta gorrotoa sustatuz. Prestakuntza saio hauetan parte hartzen dutenek zurrumurruen aurkako jarrera izaten ikasiko dute, zurrumurruak bilatzen eta desmuntatzen".

2021-10-28T14:06:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo