Gipuzkoa

Urretxuk 779.900 euro banatuko ditu dirulaguntzetan

Kirol arloan eta kulturan lan egiten duten herriko elkarteek 184.300 euro jasoko dituzte
Urretxuko udaletxea. | ARGAZKIA: A.Z.

Urretxuko Udalak 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du azkeneko osoko bilkuran. Aurten 779.900 euro banatuko ditu dirulaguntzetan.

Gizarte ongizateari dagokionez, 317.600 euro banatuko ditu: bazterketa arriskuan daudenentzako laguntzak, jubilatuen elkarteari dirulaguntza, tasak ordaintzeko laguntzak...

Beste 31.200 euro nazioarteko kooperaziora bideratuko dira. Diru hori Gobernuz Kanpoko Erakundeei emango zaie, premia duten herrialdeetan inbertitu dezaten.

Elkarteak

Herriko elkarteek ere dirulaguntzak jasoko dituzte, noski. Urretxuko Udalak 184.300 euro banatuko ditu kultur arloan, kirol arloan, herriko gazteekin, ondarearen zainketan... lan egiten duten herriko elkarteen artean.

Beste 43.500 euro euskaren sustapenera bideratuko dira: euskara ikasteko, denden irudi korporatiboa euskaratzeko, Goierriko Hedabideak enpresari lagun-tzeko, Nafarroa Oinez, Gu Ere Bertsotan...

Haurren eta gazteen bizi kalitatea hobetzeko dirulaguntzei dagokienez, 108.900 euro banatuko dira: eskolatik kanpoko ekintzak, garraioa, eskola kirola, ikastetxeetako obrak...

Herriko merkatariek 64.600 euro jasoko dituzte herrian kon-tsumitzea sustatzeko martxan jartzen dituzten kanpainetarako eta Gabonetako argiak jartzeko. Ingurumen arloan, berriz, 13.800 euro banatuko dira dirulagun-tzetan. Besteak beste, herriko abeltzainei laguntzeko erabiliko da.

Bukatzeko, beste 26.000 euro enpresen lehiakortasuna eta ekintzailetza sustatzera bideratuko dira.

11/03/2023