Buscar
Gipuzkoa

Urretxuko Pasiotarren komentuak aro bat bukatzen du eta etorkizunari begira jartzen da

Gaur azken apaiz pasiotarrek komentua utzi dute eta udaletxean bertan proiektu berriak garatzen hasi dira
Urretxuko Pasiotarren komentuak aro bat bukatzen du eta etorkizunari begira jartzen da
Escuchar
01:09

Ekainaren 30a, Urretxuko Pasiotarren Komentuko azkenengo apaizek utzi dute azken urteetan horien etxea izandako lekua. Baina, eraikin berezi honek paper garrantzitsua izan zuen euskal kulturaren arloan, bereziki frankismo garaian. Horregatik, Gipuzkoako Kale Nagusian, orain arte bertan bizi izan den Jesús Mari Iturrioz apaizarekin birpasatu dute komentuaren historia. Baina bera ez da izan elkarrizketatu bakarra, hain zuzen ere,  Jon Luquirekin, herriko alkatearekin hitz egiteko aukera ere izan dutelako.

Luquik adierazi du zein izango den leku berezi horren etorkizuna; gizarte ekimenetara zuzenduko dela esan du, beti, pasiotarrek sortutako komunitate sentimendua bermatzen

Iturriozek adierazi du agurra gogorra izaten ari dela eta horien etxea izan zena uztea ez dela pauso erraza izan, nahiz eta ulertu, gertatu beharrekoa zela. Gainera, adierazi du, oso pozik dagoela komentuak, hemendik aurrera, izango duen paperarekin, azken finean, jendeari laguntzen jarraituko duelako.

2021-06-30T12:27:33+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo