Gipuzkoa

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerako txartela jokoan izango da Oñatin

Harri-jasotze txapelketak ere izango dira igande honetan
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerako txartela izango da jokoan Oñatin.
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerako txartela izango da jokoan Oñatin. / N.G.

Herri kirolak izango dira protagonista igande honetan Oñatin. Erakustaldia ez ezik, hainbat txapelketatako kanporaketak egongo dira jokoan otsailaren 23ko hitzorduan. Urrezko Binakako Aizkorako txapelketako finalerdia, esaterako, da horietako bat: Julen Alberdi "Txikia IV" eta Jon Rekondo, batetik, eta Aitzol Atutxa eta Eneko Otaño, bestetik, elkarren aurka lehiatuko dira. Bikote irabazlea martxoaren 16an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango den finalerako sailkatuko da.

Herriko plaza izango da herri kirolen eszenatokia, 12.00etatik aurrera. Banakako txapelketari dagokionez, aizkolariak hiruko bi multzotan arituko dira nor baino nor, eta bakoitzeko onena pasako da finalera. Karmele Gisasola, Malen Barrenetxea eta Nerea Sorondo izango dira multzo batean, eta Uxue Ansotegi, Oihana Fernandez de Barrena eta Oñatin bizi den Irati Astondoa, bestean.

Gainera, 19 eta 23 urtez azpiko txapelketako probak ere izango dira ikusgai: lau aizkolari kategoria bakoitzean.

Harri-jasotzaileen erakustaldia

Ondoren, harri-jasotzaileen txanda helduko da. Zihara Zabala, Estefania Etxebeste eta Ane Cestau arituko dira lehian batetik; eta, bestetik, Beñat Telleria eta Oskar Aguas harri txikiekin, eta Goenatxo III.ena harri handiekin.

Eserita ikusi ahal izango dira

'EITB'-k zuzenean eskainiko du saioa, 12.00etatik 14.30era. Aurten, eserlekuak jarriko dituzte plazan bertan, ikusleak erosoago egon daitezen.

Etiquetas
2025-02-22T10:50:23+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo