Gipuzkoa

Usurbilek alegazioak aurkeztu dizkio ETSko bikoizte proiektuari

Bizilagunek eta Udalak bat egin dute eta pasabidea eta auzoaren sarrera hobetzea eskatzen dute, besteak beste
Txokoaldeko bizilagunak alkatearekin alegazioak aurkezten.

Usurbilgo Udalak eta Txokoaldeko auzotarrek bat egin dute ETS Eusko Trenbide Sareak trenbidea bikoizteko egindako proiektuari alegazioak aurkezteko.

Adierazi dutenez, proiektuaren asmo eta helburuekin bat egiten dute, “egungo tren azpiegitura eta zerbitzua hobetzea dakarrelako eta garraio publikoaren erabilera areagotzeko aukera eman dezakeelako”. Baina obren hainbat aspektu kezka-tzen dituzte.

Adibidez, jakitera eman dutenez, Txokoaldeko pasabide arriskutsua ezabatzeko proiekturik ez dago mahai gainean, nahiz eta obra 30 milioi eurokoa eta hiru urtekoa izan. Trenaren maiztasuna bikoizteak auzoko bizi-kalitatea okertu eta bere segurtasuna kolokan jarriko dela salatu dute. Horregatik tren pasabidea ezabatzeko edo sistema alda-tzeko eskatu dute.

Bestalde, N-634 errepidetik Txokoalderako sartu-irteerak oso kaxkarrak dira eta kamioien joan-etorriak etengabekoak dira. Udalak urteak daramatza hori hobetzeko eskatuz, baina ez du konponbidea lortu.

Gainera, zubia birgaitzeko konpromisoa hartzea eta tren zerbitzua berreskuratzea nahi dute. Obrara iristeko bidea aldatzeko ere eskatu dute, bide berri bat proposatzearekin batera, zeina etorkizunean Usurbil eta Orio lotuko dituen bidegorria izan daitekeen. – A.M.

08/12/2022