Actualidad

Usurbilgo Lanbide Eskola: proiektu berritzailez jositako ikastetxea

Bost familia profesionaletan banatzen diren Erdi eta Goi mailako zikloak eskaintzeaz gain, espezializazio kurtso bat ere egiteko aukera dute ikasleek, baita euren ikaskuntza-ibilbidea osatzera bideratutako hainbat proiektu eta programa
Usurbilgo Lanbide Eskolako ikasleak binakako torneoan txapeldun izan dira, joan den asteburuan, Bartzelonan jokatu den VEX Robotics Competition lehiaketan.

Lan mundura, eta mundura orokorrean, begira ekiten duen ikastetxea da Usurbilgo Lanbide Eskola. Administraritza, Elektrizitatea eta Robotika Industriala, Energia, Instalakuntzen Mantenua eta Fabrikazio Mekaniko familia profesionalen barruan 11 heziketa ziklo, espezializazio bat eta langile eta langabetuentzako lanerako prestakuntza ikastaroak eskaintzen dituzte, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Baina bada zerbait benetan bereizten duena Usurbilgo Lanbide Eskola: inguruko enpresekin eta erakundeekin duen lotura estua eta mugaz kanpoko erakundeekin saretzen dabilen lan taldea. Izan ere, ikasleak etorkizunerako prestatzea da ikastetxearen kezka nagusia, eta gizartearen beharrak asetzeko bidean berrikuntzak txertatzen ditu etengabe bai bere jardunean, bai instalakuntzetan.

Mitsubishi gela: Eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua Usurbilgo Lanbide Eskola

Erdi eta Goi mailako zikloez gain, proiektu berritzaileak eta ikasleen ikaskuntza-ibilbidea osatzera bideratutako programak jartzen ditu abian, hala nola, STEAM prestakuntza osagarria. Bertan parte hartzen duten 2.mailako ikasleak Bartzelonan izan berri dira joan den asteburuan jokatu den VEX Robotics Competition estatu mailako lehiaketan. Estreinako aldia izan da Usurbilgo ikastetxeak parte hartzen duena (Euskadi mailan ere Lanbide Hezkuntzako lehen ikastetxea izan da) eta emaitza ezinhobea izan da, binakako torneoan txapeldun eta sailkapen orokorrean hirugarren gelditu direlako ikasturtean zehar sortu duten robotarekin.

Errealitate birtuala: Testuinguru berriak esploratuz Usurbilgo Lanbide Eskola

Ate irekiak ostegunean

Usurbilgo Lanbide Eskolak ate irekiak antolatu ditu bere eskaintzaren berri emateko. Datorren ostegunean, martxoak 9, izango da lehenengo jardunaldia (Goi maila 16.30ean eta Erdi maila 18.00etan). Maiatzaren 3 eta 6an ere jardunaldi berriak egingo dira. Info gehiago: www.lhusurbil.eus.

Ikaskuntza eredu kolaboratiboak, ikastetxetik haratago Usurbilgo Lanbide Eskola

Mitsubishi gela: Eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua

Instalakuntzen Mantenuko eta Energia Eraginkortasun zikloetako ikasleek euren eskura dute gela didaktiko berri hau. Instalakuntza termikoak lantzerako orduan 5 unitate berri dituzte euren praktikak egin ahal izateko, bai industria, hotel edo tamaina handiko eraikuntzetarako, baita etxebizitza indibidualetarako. Baina zertan ezberdintzen dira beste instalazioetatik? Eraginkortasunean. Horietako 2 unitate, bata eraikin handietarako eta bestea etxebizitzetarako dira azpimarragarrienak; esate, baterako, gela bat freskatzean bertatik kendutako energia termikoa berreskuratu eta eraikin bereko beste gela bat berotzeko erabili daiteke, fatxada ezberdinen orientazioak konpentsatzeko, edota ura berotzeko. Izan ere, energia garbia sortzea bezain garran-tzitsua da honen kontsumoa ahalik eta eraginkorrena izatea eta mota honetako sistemek horretan laguntzen dute.

Errealitate birtuala: Testuinguru berriak esploratuz

Errealitate Birtualak zabaltzen dizkigun espazio eta esperientzia berriak ere txertatzen dituzte, gizartean ematen diren aurrerakuntzak ikasgelara eramanez. Mila aukera eskaintzen dituzte teknologia berri hauek, administraritzako ikasleek bilera birtualak izan ditzakete beste ikastetxe edo herrialdeetako ikasleekin espazio amankomuna partekatuz, edota energia berriztagarrietako ikasleak 1:1 eskalako aerosorgailu batean egin di-tzakete praktikak altuera bera ere esperimentatuz.

Ikaskuntza eredu kolaboratiboak, ikastetxetik haratago

Eskolako zikloetan ETHAZI eredua aplikatzen dute, erronketan oinarritutako metodologia aktibo eta kolaboratiboa. Baina erronka batzuk, asmo kolaboratibo horri helduz, ikastetxetik haratago doaz, hala nola, Eskola txiki, ilusio handi erronkan, non Fabrikazio Mekanikoko ikasleek Zubietako eskola txikiko ikasleentzat jostailuak diseinatu eta fabrikatzen dituzten. Elkar ezagutzan eta elkartruke honetan erronkak zentzu errealagoa hartzen duelarik.

Gertuko komunitatetik haratago, Europa eta Ipar Ameriketako ikastetxe eta enpresekin ere aplikatzen dute eredu hori 10-15 eguneko egonaldiak antolatuz han eta hemen. Martxoan, adibidez, Danimarkatik Usurbilera etorri dira Energia Berriztagarrietako ikasleekin erronka batzuetan parte hartzera, Robotika Industrialeko ikasleak Minnesotako unibertsitatean izan dira eta Instalakuntzen Mantenuko ikasleak Alemanian dira momentu honetan.

08/03/2023