Actualizado hace 4 minutos
Idiazabalgo Udalak, herriko talde eta eragileekin elkarlanean, V. Liladia antolatu du. Martxoaren 8tik 21era bitartean ekintza ugari izango dira herrian. Guztiek emakumea eta berdintasuna dute hizpide.
Larunbatean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea, ahizpatasun lehiaketa eta dantza saioa izango dira 12.00etatik aurrera Plaza Nagusian. Ondoren, poteo morea egingo da herriko tabernetan zehar, eta jarraian bazkaria Elizalde elkartean. Arratsaldean, 17.00etan, txokolatadaz disfrutatzeko aukera egongo da Adinetxen.
Martxoaren 10ean, Adani Shibili idazlearen Detaile xume bat liburuaren inguruko solasaldia izango da. Saioa liburutegian egingo da 19.15ean. Hilaren 13an, aldiz, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa izango da. Betzaida Urtazak eskainiko du udaletxean 17.30ean.
Martxoaren 16an, Berdintasunaren kanta sortzeko tailerra egingo da Gaztelekuan 16.30etatik 18.00etara. Hilaren 20an, berriz, helduentzako Munduko emakumeak ipuin kontaketa izango da. Guraso elkartean egingo da 19.00etan.
Azkenik, Goierri Lanbide Eskolako lehen emakume ikasleei buruzko hitzaldiaren txanda izango da. Udaletxean egingo da, martxoaren 21ean, 17.00etan.
Bestalde, hilabete osoan zehar feminismoa ardatz duten liburu ugari izangdo dira Idiazabalgo liburutegian.