Araba

Vaiven Producciones taldeak 'Masustondoen patioa' antzezlana taularatuko du ostegunean Gasteizen

Vaiven Producciones taldeak 'Masustondoen patioa' antzezlana taularatuko du ostegunean Gasteizen.
Vaiven Producciones taldeak 'Masustondoen patioa' antzezlana taularatuko du ostegunean Gasteizen. / Utzitakoa

Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko programazioak aurrera darrai, eta Vaiven Producciones taldeak Masustondoen patioa antzezlana aurkeztuko du ostegunean, martxoaren 13an, Jesus Ibañez de Matauco antzokian.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Vaiven Producciones konpainiaren lanaren gaztelaniazko bertsioa Arte Eszenikoen XXVII. Max Sarien Antzerki Ikuskizun Onenaren sarirako hautagaia da, eta Sandra Ferrus zuzendaria, Antzerkiko Egiletza Onenaren eta Eszenako Zuzendaritza Onenaren sarietarako hautagai.

Masustondoen patioa lanaren tramari dagokionez, Isabelek 20 urte daramatza jaioterritik eta familiati urruti bizitzen. Amparo bere ama gaixotu egin da eta Isabel etxera itzuli da ahizpari eta aitari hura zaintzen laguntzeko. Etxera itzultzeak haurtzaroko eta nerabezaroko oroitzapenak piztuko ditu Isabelengan. Oroitzapen horiek orainarekin lotuko dira, Amparok familia osoarengan eragina izango duten erabakiak hartuko baititu.

Antzezlana heriotzari buruzko gogoeta bat da, eta Sandra Ferrus, Sara Cozar, Martxelo Rubio, Aizpea Goenaga, Olatz Beobide, Ana Pimenta, Vito Rogado eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek taularatuko dute.

‘Erreparatzeko ikusaraztea’ lelopean

Bestalde, Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken Sailak 300 pertsona baino gehiago bilduko ditu datorren ostiralean, martxoaren 14an, genero-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei buruzko I. jardunaldian. Erreparatzeko ikusaraztea lelopean, topaketak genero-indarkeriaren testuinguruetan bizi diren seme-alaben errealitatea bistarazi nahi du. Hainbat arlotako profesionalek nola lan egiten duten eta etorkizuneko erronkak zein diren partekatu ahal izateko espazioa izango da.

Udaleko gizarte-zerbitzuak aspalditik ari dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei -eta haien seme-alabei- eskaintzen zaien arreta hobetzeko barne-prozesua garatzen. Aurretik abian jarritako beste ekimen batzuez gain, taldeak jardunaldi tekniko hau antolatu du. Bertan, gizarte arloko udal-langileak (Gizarte Politikak, Berdintasuna, Kultura, Kirola, Garapenerako Lankidetza, eta abar), hirugarren sektoreko elkarteak eta hezitzaileak bilduko dira besteak beste.

Gizarte Politiken zinegotzi Lucho Royerok irekiko duen jardunaldian, genero-indarkeria zuzenean pairatzen duten emakumeen seme-alabengan egoera horrek duen eraginari buruzko bi hitzaldi izango dira.

2025-03-14T08:41:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo