Azpeitia – Azken hamar urteetan egin bezala, Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute elkarlanean, beti ere, "Gabonekin loturiko erakusleiho-dekorazio hoberenak saritzeko".
Lehiaketa "Azpeitiko establezimendu guztien partaidetzari irekita dago" eta interesatuek datorren ostegunera arte eman dezakete izena Bertan merkatarien elkarteko 943 025 673 edo 688 823 944 telefono zenbakietara deituta edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariketan parte hartzen dutenek "abenduaren 9rako izan beharko dute erakusleihoa prest" eta epaimahaiak hilaren 29an jakinaraziko ditu irabazleen izenak. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu, bigarren saria jasotzen duenak 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.
Aldi berean, herritarren saria ere izango da. Sari hau Bertan elkarteko Facebook orriaren bidez erabakiko da (@azpeitinbertan). Erakusleiho parte-hartzaile guztien argazkiak argitaratuko dira eta atsegin dut gehien lortzen dituenak, 200 euroko saria emango du. Era berean, Atsegin dut ematen duten herritarren artean 100 euroko erosketa bonoa zozkatuko da.
Azpeitiko X. Gabonetako erakusleiho lehiaketaren oinarriak Bertan merkatarien elkarteko www.azpeitinbertan.eus webgunean ikus daitezke.