Xabier Amuriza bertsolariak martxoaren 16 jasoko du Bergarako Seminarixoa aretoan III. Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria. Horrela eman zuen jakitera atzo Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak komunikabideei bidalitako prentsa-ohar batean. 2021. urteko martxoaren 9an, Telesforo Monzon zendu zela 40 urte betetzearekin batera, aipatutako bi erakundeek Euskal Herriari bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten herritarrak omentzeko sortu zuten saria. Amurizari emango diote oraingoan Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari egindako “bizi osoko ekarpen oparoarengatik”. Aurretik Libe Goñi Seaskako lehen irakasleak eta Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Aiastuik ere jaso dute Monzon-Ganuza saria.
Cultura
Xabier Amuriza, III. Monzon-Gaunza Euskal utopikoei saria
Martxoaren 16an jasoko du saria Bergarako Seminarixoa aretoan antolatutako ekitaldian