Gipuzkoa

Xabier Otxoa izango da EAJko Usurbilgo alkategaia

Bere helburua proiektu eta plan guztiak errealitate bihurtzea izango da
Xabier Otxoa jeltzalea. | ARGAZKIA: N.G.

Usurbilgo EAJren udal batzarrak Xabier Otxoa Muñoz (Aretxabaleta, 1992) hautatu du datozen udal hauteskundeetarako EAJ/PNVren zerrendaburu. Hala, alderdiaren babesarekin eta militantziak berretsita, Otxoa izango da “Usurbilgo herritarrei aukera berriak” eman nahi dion apustuaren buru, “ilusioz eta proiektu sendoekin, etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiteko prest”. “Aber-tzale eta euskaltzale” bezala defini-tzen du bere burua.

Hautagaiak “ilusioz eta lanerako gogo handiz” onartu du izendapena, eta helburu bat finkatu du: “Usurbil aurrera eramateko erabakitasunez lan egitea, proiektu eta plan guztiak errealitate bilaka daitezen”. Horretarako, “lidergo argia, kudeaketa talde bat eta EAJ/PNVren indarra” behar direla gaineratu du.

Udal batzarrak, bere aldetik, hautagaiaren prestakuntza, esperien-tzia eta ilusioa nabarmendu ditu eta, bereziki, “bere lanerako gaitasun handia” nabarmendu nahi izan du, haren ekarpena “erabakigarria” izan daitekeela azpimarratuz, “Usurbil berpizteko garrantzi handiko une honetan”.

Usurbilera etorritako gazteak di bere bizitza proiektua Usurbilen hasi berri duela eta bera bezala, hainbat direla bertara etorri diren gazteak. “Horregatik behar du Usurbilek gidaritza berri bat, Usurbilen jaiotakoak zein kanpotik etorritako usurbildarrak gidatzeko aintzat hartzen dituen proiektu bat”, dio Otxoak. Otxoak taldea berritzeko borondatea azaldu du, “ideia eta ilusio berriak ekarriko dituzten pertsona berriak inplikatuz”.

Hautagai jeltzalea, ubide eta portuetako ingeniaria da ikasketaz, hirigintzan espezializatua, eta lanbide horretan ingeniaritza enpresa batean eman ditu azken urteak bazkide bezala. Orain enpresen administrazio eta zuzendaritza master exekutiboa egiten dabil.

Gizarte-bizitzan eta alderdian oso inplikatutako pertsona da, eta orain Otxoak konpromiso hori “urrunago eraman” nahi du, kudeaketa pribatuan zein publikoan egin duen ibilbidean lortutako esperientzia eta berrikuntzarako gaitasuna eskainiz.

Otxoa hain zuzen, Aretxabaletako Udalean zinegotzia eta hirigintza burua da, eta azken lau urteetan hainbat izan dira atxabaltarren bizi-tza hobetzeko bultzatutako lanak eta proiektuak.

Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, batzarkidea da Otxoa, bertan, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa, Bide Azpiegiturak eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako batzordeetan lanean dihardu legealdi honetan.

Etiquetas
22/03/2023