Euskadik inoiz bizi izan duen abiazio tragediarik larriena izan zen 85eko otsailean gertatu zen hura. 148 bidaiari zeramatzan Iberia hegazkin batek errepikagailu dorre bat jo zuen eta pertsona guztiak hil ziren. Gaur, tontorreko dorrea zutik jarraitzen du, eta horraino igoko gara Ander Aranburu mendizaleak proposatzen digun txango berezi honetan.
Zengotita auzoan hasiko dugun ibilaldia familia osoarentzat egiteko pentsatuta dago, 3 ordu iraungo du eta 600 metroko desnibela du. Ikusiko ditugun paisaiak paregabeak dira, errota eolikoekin topatuko gara eta kantauri itsasoa erraz ikusi dezakegu tontorretik. Berrizen amaituko dugu ibilaldia eta bertan hartuko dugu hamaiketakoa.