Gipuzkoa

XXXII. Arrano Mus Txapelketa martxoaren 15ean jokatuko da Beasainen

Garaipena lortzen duen bikoteak 2.000 euroko saria eskuratuko du; guztira bederatzi sari banatuko dira
Urteta auzoko mus txapelketa. | ARGAZKIA: ZARAUZKO HITZA
Urteta auzoko mus txapelketa. | ARGAZKIA: ZARAUZKO HITZA

XXXII. Arrano Mus Txapelketa antolatu du Beasaingo Arrano Kulturak. Martxoaren 15ean jokatuko da, 16.30etatik aurrera. Izen-ematea ordubete lehenago izango da, Arrano tabernan, eta 50 euro ordaindu beharko dira bikoteko.

Bederatzi sari banatuko dira. Txapelketan garaipena lortzen duen bikoteak 2.000 euro eta txapelak eskuratuko ditu, bigarren sailkatuak 1.000 euro, hirugarrenak 500 euro eta laugarrenak 250 euro. Sailkapenean bostgarren postua lortzen duen bikoteak arkume bat irabaziko du, seigarren amaitzen duenak ardo kaxa bat, zazpigarrenak bi tarta eta zortzigarrenak bi Magnum ardo botila. Gainera, lehen emakumezko edo bikote mistoak 250 euroko saria jasoko du.

2025-03-06T10:10:15+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo